Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Minaretea Otto Kurz-entzat, 1985 [205 aretoa]
Lur-eremua, 1986 [206 aretoa]
Iruzkinak
Nanoa hiru zutaberekin, 1988 [205 aretoa]
- Izenburua:
- Nanoa hiru zutaberekin, 1988 [205 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Giza gorputza | Zutabeak | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Nanoak | Diego Velázquez | Bestea | Egonezina
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Nanoa hiru zutaberekin izeneko obra honetan, Juan Muñoz-ek nano baten irudia kokatu du desorientazioa sorrarazten duen espazio batean. Bertan agertzen diren hiru zutabe kiribilek nabariarazi egiten dute irudiaren txikitasuna. Aldi berean, nanoaren gorputzak beste elementu arkitektoniko bat iradokitzen digu, ikuspegi distortsionatua sortzen duen laugarren zutabe bat, alegia.
Hasiera batean minimalismo estatubatuarraren eragina jaso bazuen ere, Juan Muñozek bere bidetik jarraitu zuen ondoren. Eskultura hau egin zuen garaian barneratu zuen giza irudia, bere obran presentzia literaltzat hartuta. Nano baten irudia sortuz, irudiaren eta ikuslearen arteko distantzia fisikoa eta emozionala mantentzen jarrai zezakeen artistak. Nanoak “bestea”, “arrotza” izatearen sentsazio hori areagotzen du, ikuslea deseroso sentiaraziz.
Muñozek behin esan zuenez, bere irudiek transmititzen duten sentsazioak, “bestea” izate horrek eragiten duen sentsazioak, markatzen du objektuaren eta ikuslearen arteko distantzia.
Velázquez-ek bezala, Muñozek duintasuna ematen die bere nanoei. Jorge izeneko honen aurpegia artistaren aurpegiaren molde batetik sortutakoa da, manta zuri batez eta igeltsuz estalita. Irudia ez da erretratu bat, ordea. Muñozek azaldu zuenez, nanoa inoiz ez litzateke Jorge izango. Artistaren ustez, horrek umiliarazi egingo luke bai Jorge bai bere burua. Izan ere, artistak ez zuen benetako gizaki baten irudia inoiz erreproduzitu.