Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Lur-eremua, 1986 [206 aretoa]
Hitz-emailea, 1988 [207 aretoa]
Iruzkinak
Berak baleki, 1984 [207 aretoa]
- Izenburua:
- Berak baleki, 1984 [207 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Arkitektura | Dorreak | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Oreka | Eskala | Erakusketak | Panpinak | Alberto Giacometti | Joseph Beuys | Malenkonia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Berak baleki izeneko obra hau Muñoz-ek bakarka egin zuen aurreneko erakusketan egon zen ikusgai. Dorrea kili-kolo dago burdinazko barra luze eta mehe batzuen gainean. Metalezko talaia ireki bat da, zakarki tailatutako zurezko irudiez betea, eta euren artean harriz landutako emakumezko irudi bat nabarmentzen da. Beste irudiak ez bezala, irudi honen aurpegiera zizelkatuta dago eta presentzia goibel bat ematen du inguruan dituen gainerako irudien artean.
Dagoeneko 1983an, 30 urte zituela, eskala txikian egindako eskultura arkitektoniko batzuengatik hasi zen nabarmentzen Muñoz. Hau dugu aurrenetako adibide bat. Giacometti-ren eta Joseph Beuys-en eraginaren pean, Muñozen irudiak espazioan pilatuta agertzen diren moduagatik bereizten dira. Harrapariak ematen dute, dorreak adierazten duen leku estrategiko horretatik urrunera begira. Eta, hala ere, pilatuta daude, metalezko babeslekuaren barruan harrapatuta. Atal gabeko gorputzek panpina edo pailazo itxura emate diete irudiei eta halako aire malenkoniatsua obrari.