Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Entzuten ari den irudia, 1991; Balkoia, 1991 [209 aretoa]
Irudia zintzilik, 2001
Iruzkinak
Bizkarraren marrazkiak, 1990-1992 [209 aretoa]
- Izenburua:
- Bizkarraren marrazkiak, 1990-1992 [209 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Eskulturagintza | Erretratua eta autorretratua | Marrazkigintza | Malenkonia
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Juan Muñoz-en irudia eskultoretzat ikusten dugu, baina eskulturaz aparte beste arlo batzuk ere landu izan zituen. Izan ere, talentu handiko marrazkilaria izan zen, Bizkarraren marrazkiak lan hauetan ikus daitekeenez.
Erretratu hauek, klarionaz eta tintaz eginak, marrazkiaren, pinturaren eta eskulturaren erdibidean daudela ematen dute nolabait. Erretratu-sailetako batek artistaren bizkarra erakusten digu. Antza denez, saihestu egin nahi gaituzte, erretratuetako bakoitzean irudiaren errepresentazio espresiboa urrundua agertzen baita gugandik. Ilunpean bildutako irudi hauek ez dute inorekin komunikatu nahi edo eurei buruz ezer esan nahi, eta malenkonia-sentsazio indartsua eta isila iradokitzen dute.
Muñozek esku hutsez marrazten zuen, eta erraztasun eta gozamen handiz gainera. Marrazkia eta eskultura nola erlazionatzen zituen galdetzen ziotenean, beretzat marraztea plazer bat zela erantzuten zuen; marraztea oso lan ederra eta bakartia zela esan ohi zuen. Inoiz ez zion marrazteari utzi. Eta, aldi berean, inoiz ez zituen marraztu nahi izaten lantzen ari zen obrak, bere ustez hala eginez gero ilustrazio-itxura izango zutelako. Beti saiatzen zen independenteak izango ziren marrazkiak egiten. Ez zuten eskulturen irudiak izan beharrik, kasu honetan Bizkarraren marrazkiak bolumenaren eta espazioaren zentzu eskultoriko horrengatik bereizten badira ere.