Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Irudia zintzilik, 2001
Itsasoari begira 1, 1997–2000; Irudi bat, 2000 [203 aretoa]
Iruzkinak
Eserita dauden irudiak bost danborrekin, 1999 [203 aretoa]
- Izenburua:
- Eserita dauden irudiak bost danborrekin, 1999 [203 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Soinua | Erretratua eta autorretratua | Danborra | Giza harremanak | Egonezina | Entzumena | Komunikazioa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Eserita dauden irudiak bost danborrekin obra guretzat itxita dagoela dirudi, konspiraziozko zirkulu bat balitz bezala. Poliesterrezko erretxinaz egindako irudi hauen jarrerak agerian uzten du enigma, kezka makurra, aditzera emateko Muñoz-ek zuen gaitasuna. Zutik dauden irudiez osatutako bere lanetan bezala, irudi hauek barrenaldera ari dira begira, ikuslearen presentziari jaramonik egin gabe. Erabat kontzentratuta daudela ematen du, bai elkarrekin bai euren danborrekin.
Danborra garrantzizko motiboa da Muñozentzat eta bere obra ugaritan ageri da. Izan ere, bere burua haur-danborrari gisa erakusten duen erretratu batek Autoerretratua izena zuen. Danborrak, tinpanoarekin edo belarriko danborrarekin eta entzutearen ekintzarekin duten asoziazio metaforikoagatik erabili izan ditu sarritan Muñozek. Baina hemen ikusten ditugun danbor hauek ez dute soinurik egiten. Isilik daude. Eserita dauden irudiak guk jakin beharrik ez dugun zerbait komunikatzen ari direlako sentsazioa areagotzeko balio dute.