Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Hitz-emailea, 1988 [207 aretoa]
Solasaldi-eszena, 1996; Solasaldi-eszena, 1994 [209 aretoa]
Iruzkinak
Arabiarra, 1995 [207 aretoa]
- Izenburua:
- Arabiarra, 1995 [207 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Isabella Stewart Gardner Museum | Lehen turkiar-veneziar gerra | Konstantinopla | Venezia | Gentile Bellini | Mehmet II.a | Introspekzioa
- Teknikak:
- Gouache | Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Hankak gurutzatuak dituela eserita dagoen gizon baten irudi hau oihalez, larruz, poliesterrez eta metalez eginda dago. Zer den ez dakigun zerbait egiteko prest dagoela ematen du. Espazioari adi-adi begira ikusten dugu ordea, mugitzen ari zen bitartean geldiarazi balute bezala. Esku hutsik dago. Bere pentsamenduetan murgildua dagoela dirudi, kontzentrazio handiko une batean irudikatua.
Obra hau sortzeko ideia 1995ean Bostongo Isabella Stewart Gardner Museum-en egoiliar gisa lanean ari zela bururatu zitzaion Muñoz-i. Gouache delikatu bat dago bertan ikusgai, eserita dagoen eskribau turko bat irudikatzen duena, XV. mendearen inguruan Gentile Bellini artista veneziarrak egina. Obra horrek berehala erakarri zuen Muñoz, eta hark zioenez, marrazki hari buruz hitz egin nahi izaten zuen bakoitzean, burura zetozkion hitzek eta kontzeptuek ezin zioten lagundu aretoan lehen aldiz sartu eta aurrean zuen irudia behatu zueneko une hura adierazten. Momentu batez, irudi hura perfektua zela pentsatu zuen bere artean.
Veneziako Senatuak Konstantinoplara bidali zuenean sortu zuen Bellinik obra hau —Mehmet II.a sultan otomandarraren ezohiko eskaria—, Veneziaren eta Otomandar Inperioaren arteko 16 urteko gerraren ondoren. Belliniren miniaturan irudikatutako gazteak turbante zuri bat du buruan eta luma bat eskuan, eta zerbait marrazteko edo idazteko prest dagoela ematen du, parean duen paper zuriari adi-adi begira ari zaion bitartean.
Muñozek irudiaren kopia berdintsua egin zuen hiru dimentsiotan, baina inspirazio-iturri gisa erabilitako irudiak zuen idazteko tresna eta ondo zehaztutako aurpegi-egitamuak kenduta. Muñozen “arabiarrak” indartu egiten du irudiaren jarrera enigmatikoa, baita arimaren, begiradaren eta ekintzaren arteko erlazioa ere. Bestalde, miniaturan agertzen den irudiaren introspekziozko jarrera eta kontzentraziozko begirada —edozein jarduera artistiko aurrera eramateko beharrezkoak— jaso nahi izan zituen Muñozek.