Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Bidegurutzeak bitrinak, 1999
Itzalerantz, 1998 [203 aretoa]
Iruzkinak
Lehen eskudela, 1987; Marseillan ikusi nuen, 1987 [203 aretoa]
- Izenburua:
- Lehen eskudela, 1987; Marseillan ikusi nuen, 1987 [203 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Eskudelak | Artea eta espazioa | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sentimenduak | Egonezina
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Ibiltzearen ekintza eta ekintza horretan zenbaitetan izaten dugun segurtasun-falta Juan Muñoz-ek zoruekin, balkoiekin eta eskudelekin erlazionatu ohi zituen bi alderdi dira. Oso gutxitan ikus daiteke eskudel bat objektu independente bat balitz bezala; kasualitatez bakarrik erreparatzen diogu normalean. Muñozen eskudelak ohi denez baino baxuago jartzen dira ia gehienetan, ia ezertarako balio ez duen zerbait bilakatuz. Urrutitik ikusita, berez sinesgaitza edo fidagaitza den pertsona bakarrik ohartuko da zer den zehazki Muñozen 1987ko Lehen eskudela obraren eskubandak, itxuraz normala den honek, duen gauza arraroa. Eskudelaren eta paretaren artean labana automatiko bat ikusiko duzu zabalik, gainean eskua ipintzen saiatzen den oharkabeari min egiteko mehatxua botaz. Arriskuari eta segurtasun faltari buruz dugun pertzepzioa ikertu nahian, Muñozek planteatutako galderak hauexek dira: eskailerak igotzeko benetan behar ote ditugun eskudelak, edo lasaitasuna ematen digun elementu bat besterik ez ote diren.
Hala, geu eta bera zein neurritaraino garen kalteberak erakutsi nahi izan zuen Muñozek, ikuslea distantzia jakin batean mantenduz.
Eskudelak elementu arkitektoniko funtzional hutsak dira bestalde. Marseillan ikusi nuen obran irudikatutakoa bikain landua dago, baina, hala eta guztiz ere, oso angelu itxiak ditu. Enigmatikoa da, gizakiaren presentzia aditzera ematen du, baina ez du hura irudikatzen.