Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Askotan, 1999 [208 aretoa]
Danbor ugari, 1994 [Aretoetatik kanpo]
Iruzkinak
Aurrez aurreko balkoiak, 1991 [Aretoetatik kanpo]
- Izenburua:
- Aurrez aurreko balkoiak, 1991 [Aretoetatik kanpo]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Antropologia | Balkoiak | Eragin artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Andre Friedmann | Santiago Amón | Komunikazioa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Balkoiak garrantzi handiko elementuak ziren Juan Muñoz-entzat. Behatzearen ekintza arakatzeko modu bat ziren. Balkoiek beherantz edo gorantz begiratzeko balio dute. Hemen, elkarren kontra jarritako balkoietan, behatzearen ekintzaz gainera komunikazioa aztertu du Muñozek, bere aurreko balkoi hutsen bidea hautsiz. Hemen, giza irudiarentzako leku bat dira. Bi balkoiak oso gertu daude, irudiak aurrez aurre, eta bata bestearen ispilu dira. Parte hartu ezin dugun elkarrizketa batean murgilduak daudela dirudite.
Muñozek 1990ean heldu zion gai honi fikziozko lan batean. "Segment" (Segmentua) idatzi zuen, Muñozen eta artistak berak asmatutako Andre Friedmann antropologoaren arteko harremanean oinarritutako narrazio antropologikoa. Irudipenezko harreman bat zen, euren arteko hurbiltasunean oinarritua. Urte betez balkoian elkartu ziren, kale berean eta elkarren parean zeuden balkoi berdinetan.
Muñoz ez zetorren bat bere balkoiek Espainiako herri-tradizioekin lotura zutela esaten zenean. Sutan jartzen zuen norbaitek “Begira, Espainiako balkoi bat da hau” esan zezakeela pentsatzeak. Ez zuen uste hori bere obraren jatorria zenik. Beretzat, errealitate bat zen balkoia, eta ez asmakuntza bat.
Aurrez aurreko balkoiak esanahi pertsonala du. Nerabe zenean, intelektual baten heziketa jaso zuen, Santiago Amón arte-kritikariarena eta poetarena, alegia. Muñozek aitortu zuenez, Amónek lagundu zion artearen bidea hartzen, eta adimena garatzera eta asko irakurtzera bultzatu zuen. Amón Madrilen bizi zen, Muñoz familiaren etxe-parean. Zituzten balkoiak berdin-berdinak ziren.