Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Solasaldi-eszena, 1996; Solasaldi-eszena, 1994 [209 aretoa]
Bizkarraren marrazkiak, 1990-1992 [209 aretoa]
Iruzkinak
Entzuten ari den irudia, 1991; Balkoia, 1991 [209 aretoa]
- Izenburua:
- Entzuten ari den irudia, 1991; Balkoia, 1991 [209 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Arkitektura | Balkoiak | Eskailerak | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Soinua | Victoria and Albert Museum | Gogoeta | Entzumena
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Belarria paretan erantsia duen irudi hau zerbait entzuten saiatzen ari dela dirudi, eta hanken ordez, esfera formako oinarri handi bat du.
Pareta batek, zoru batek bezalaxe, leku bat mugatzen du beti, beste espazio batekiko muga ezartzen du. Hemen, ez irudiak ez ikusleak ezin dute beste espazio hori ikusi ez eta bertan sartu ere. Entzumenaren bidez bakarrik izan dezakegu irudimenezko leku horren berri. Arreta guztia beste espazio horretan jarria dago, eta baliteke bertatik soinu jakin bat entzutea, Muñozek behin baino gehiagotan deskribatu izan zuena. Bere obra batek burrunbada-soinuak egitea nahi zuen, gauez bakarrik entzun ahal izango zirenak, inguruan inor ez zegoenean. Soinuak gauez bakarrik entzun ahal izango ziren, eta eten egingo ziren goizean norbaitek atea zabaldu bezain laster.
1991ko Entzuten ari den irudia obrak piztu egiten ditu hausnarketa horiek.
Entzuten ari den irudia eta Balkoia lanek galderak planteatzen dituzte obren independentziari buruz, eta obraren eta ikuslearen arteko erlazioari buruz. Muñozen hasierako lanak, balkoiek eta barandek osatutakoak, pertsonaren ausentzian oinarritzen ziren. Baina bere obretan irudiak gehitzen hastean, soinuaren ausentzian jarri zuen bere arreta. Soinua hor dago, baina ezin dezake inork entzun. Ezin dezakegu hor dagoela baieztatu, entzun ahal izateko eginahal guztiak egin arren.
Irudi honek nabarmendu egiten ditu paretan, bere gainean, dagoen balkoiaren isiltasuna eta hutsunea. Irudi traketsarekin kontrastatzen duen objektu sendo eta funtzional hau erabiltzean, baliteke 1970eko hamarkadan Muñozek Londresko Victoria and Albert Museum-en ikusi izan zituen balkoiak gogoan izatea. Garai hartan, museo hori leku aproposa zen elementu arkitektonikoak ikusi ahal izateko, adibidez balkoiak eta eskailera-maila txikiak, hutsik zeuden paretei erantsiak.