Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Itsasoari begira 1, 1997–2000; Irudi bat, 2000 [203 aretoa]
Paretan eserita bi, 2000 [203 aretoa]
Iruzkinak
Itzala eta ahoa, 1996 [203 aretoa]
- Izenburua:
- Itzala eta ahoa, 1996 [203 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Antzerkia | Dualtasuna | Giza harremanak | Sentimenduak | Bakardadea | Egonezina | Komunikazioa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Lan hau era harrigarrian da teatrala. Ez du ez oihalik ezta plataforma goraturik ere, baina bi irudiak eszenatoki baten gainean daudela ematen du. Pertsonaia nagusiak dira zalantzarik gabe, pareta batetik gertu eserita eta bertan euren itzalak dramatikoki proiektatuta. Zein da, ordea, ikusten ari garen eszena honen esanahia? Ez dago argi zein den bi irudi hauen arteko harremana, are gehiago, enigmatikoa dela esan genezake. Irudietako bat ahoa etengabe mugitzen ari da —buru barruan daraman motore batek eraginda—, baina ezin dugu esaten ari dena entzun. Beste pertsonaia idazmahai baten atzean dago eserita, mugimendu baten erdian harrapatu balute bezala. Zerbait gertatzeko zain dagoela dirudi. Bi irudien jarrera ikusita, euren arteko harremana boterean oinarritutakoa dela esan genezake.
Eszena misteriotsua eta guztiz kezkagarria da benetan. Psikiatra ote da bata eta pazientea bestea? Edo bestela, idazmahaian dagoen gizona galdetzailea eta aulkian dagoena bere gatibua? Paretara begira du gorputza, gugandik urrun. Bere zurrumurru etengabeak esperantzagabeak izan litezke, edo kezkagarriak besterik gabe.
Gauza bat argi dago. Ezin diote elkarri ezer komunikatu. Euren arteko harremana edozein izanda ere, euren identitatea edozein izanda ere, dauden lekua edozein izanda ere, oso urruti daude bata bestearengandik. Elkarrekin daude, baina bakarrik; espazio honetan besterik gabe egon baino, irudiek espazioa fabrikatu egin dute.