Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Paretan eserita bi, 2000 [203 aretoa]
Lehen eskudela, 1987; Marseillan ikusi nuen, 1987 [203 aretoa]
Iruzkinak
Bidegurutzeak bitrinak, 1999
- Izenburua:
- Bidegurutzeak bitrinak, 1999
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Bitxikeria-bitrinak | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Tamaina | Erretratua eta autorretratua | Ispiluak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Errenazimentua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Obra hau sortzeko ideia Konpostelako Santiagon zegoela bururatu zitzaion Muñoz-i, labana-denda baten aurretik pasatu zenean. Bidegurutzeak bitrinak obran bitrinetako apalak miniaturazko objektuez beteak daude. “Bitxien bitrina” garaikide bezala aurkezten dira. (“Bitxien bitrina” elkarrekin zerikusirik ez zuten objektuak —adibidez erlikiak, artelanak eta bitxiak— bilduma bakar batean biltzeko Errenazimentuan zegoen joera zen.) Muñozen bitrinetako apalak, ordea, artistari interesa sortzen zioten objektuez beteak daude. Ilara ordenatuetan ikus ditzakegu labana automatikoak, miniaturazko ateak, gorputz-atalen erretxina zeharrargizko moldeak, takoi altuko zapatak, poltsak, eta apaintze-mahaietako pote eta flaskoak. Miniaturazko eskulturak ere daude, alegia Muñozen eta bere emaztearen modeloak, ispiluaren aurrean. Artistaren lanetan batere ohikoa ez den irudi autobiografiko honetan, Muñoz emazteari begira dagoela dirudi —eta gu biei begira gaude—, nahiz eta ikuslearekiko distantziagatik ezin dugun jakin zer ari diren guri esaten.