Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Itzalerantz, 1998 [203 aretoa]
Errailetatik irtetea, 2000-2001 [203 aretoa]
Iruzkinak
Bentrilokuoa barnealde bikoitz bati begira, 1988–2001 [203 aretoa]
- Izenburua:
- Bentrilokuoa barnealde bikoitz bati begira, 1988–2001 [203 aretoa]
- Erakusketa:
- Juan Muñoz. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Arkitektura | Artea eta psikologia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Soinua | Antzerkia | Bentrilokuo-panpinak | Egonezina | Komunikazioa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Muñoz, Juan
Irudi txikia aurrean dituen material ilun baten gainean egindako bi marrazkiak ikusten ari da. Bakoitzean barneko eszena baten irudikapena bat agertzen da. Ezkerraldekoak aurreko bista erakusten du; eskuinaldekoak, berriz, atzekoa. Ikusleak arretaz begiratzen ditu besaulki bat, koadroaren ertzean eteten diren kuxinak eta atzealdeko gela aldera dagoen ate irekia. Bi gelen ikuspegia oso mugatua da eta bakoitzean esekileku bat agertzen da.
Barnealdeko eszenen obra bikoitz hau 1988koa da eta “Raincoat Drawings” edo “Euritako marrazkiak” serieko lehena, gabardina-oihalaren gainean klarionaz egindako marrazki-seriekoa, alegia. Marrazki hauetan, altzari gutxi batzuk besterik ez dituzten barneak irudikatzen ditu Muñozek.
Irudia bentrilokuo-panpina bat da. Mekanikoki mugitzen zaio ahoa; ez du soinurik egiten, ordea. Bentrilokuoa, panpinari ahotsa emango liokeena, ez dago bertan. Beraz, panpina mutu dago, eta ahoa zentzurik gabe itxi eta ireki besterik ez du egiten.
Muñozen obrei buruz hitz egiterakoan “antzerki mutua” esamoldea erabili izan da askotan, hots, aktorerik gabeko eszenatokiak, soinurik egiten ez duten instrumentuak, mugitzen ez diren irudiak, ahotsik ez duten aktoreak. Hala eta guztiz ere, eskultura horien soinua entzutearen esperantzak erakartzen gaitu. Bentrilokuo-panpinarekin gauza bera gertatzen da. Koadroen behaketan murgilduta, ahoa ireki eta itxi bitartean ulertu ezin diren hitzak esaten ari dela dirudi, bertan ez dagoen bentrilokuoak ahoskatuko lituzkeen hitzak. Beraz, aretoan, panpinari ahotsa nork emango ote dion galdetzen dio ikusleak bere buruari.