Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Info gehiago

Iruzkinak

[Sarrera]

Ongi etorri Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketara. 1989 eta 2008 urteen artean Txinan sortutako arte garaikidearen gaineko interpretazio berria eskaintzen du erakusketa honek. Epealdi hartan bata bestearen segidan etorri ziren gertaerek ezartzen dute gure aurkezpenaren testuingurua: Gerra Hotzaren amaiera, globalizazioaren hedapena eta Txinaren goraldia.

Aldaketa hauetatik hirugarrena, Txinaren goraldia alegia, gure garaiko gertaera ekonomiko eta geopolitikorik handiena dela esan liteke. 20 urteko aldi hark ekarri zuen 1.300 milioi lagunen bizitzek izan duten aldaketarik handiena inoiz historiaren halako tarte laburrean.

Goizetik gauera ia, ideologia, erregimen sozial eta politikoak, herri eta hiri osoak baztertu ziren, Txina berri bati eta mundu berri bati bidea zabaltzeko. Erakusketa honek abagunea eskaini nahi luke aztertzeko, ikuspegi global batetik, aldi hartan ekoiztu zen artea, hala nola hura egin zuten artistak ere; izan ere, errotiko aldaketa horiekin kritikoak izanik ere, horietan parte hartu zuten.

“Philip Tinari naiz, Pekingo Arte Garaikideko Ullens Zentroko zuzendaria, eta halaber erakusketa honetako hiru arduradunetako bat. Alexandra Munroe arduradun nagusia izango duzue gidari Munduaren antzerkian zehar; Solomon R. Guggenheim Museumeko Arte Asiarreko ‘Samsung’ Arte arduradun seniorra, eta Arte Globaletako Aholkulari seniorra da Munroe”.

Bigarren solairuko aretoetan barna aurrera egin ahala, ikusten dugu nola 60 artista inguruk umorea, ironia, adimena, kritika eta euren sormen ausarta ekarri duten, gogoeta eragiteko euren garai kaotikoaren, gurea ere baden garai horren, egiazko kondizioen inguruan.

1990eko hamarkadan nazioarteko arteari eskainitako bienaleak izugarri ugaritu ziren mundu osoan. Erakusketa honetan ikusgai dauden artelanetako asko ikusgai egon dira lehenago erakusketa garrantzitsuetan, esaterako Veneziako Bienalean edo Guangzhou-ko Trienalean, Txinan. Ikusiko dugunez, artista txinatarrak funtsezkoak izan ziren munduko arte garaikidearen goraldian; gorakada horren ondorioz, zabaldu egin zen arte modernoaren eta garaikidearen esparrua, jatorri europar ez amerikarrik gabeko artea, artistak eta artearen historiak barne hartzeko.

Erakusketa honek hartzen dituen bi hamarkadetan zehar, arteak forma ugari agertu zituen Txinan, baina Munduaren antzerkia erakusketak ez du gaiari buruzko azterketa osoa eskaintzeko asmorik. Jardun zehatzei erreparatu diete komisarioek, bereziki kontzeptualismoari, artista hauen ekoizpena lotu nahirik nazioarteko artearen munduan une hartan bertan bizi ziren eztabaidekin.

Arte kontzeptualaren oinarria zera da, artea ikuslearen gogoan osatzen den ideia bat dela. Gainera, ikuspegi horren arabera posiblea da artearen eta gizartearen arteko elkar-eragitea eta, agian, egiazko gizarte aldaketa lortzen du horrela. Korronte hori jarraitu zuten artista txinatarrek gogoko zituzten arte ederren eta eguneroko bizimoduaren arteko hesiak puskatzen zituzten instalazio, performance, bideo eta proiektu sozialak.

Artista txinatarrek eginkizun garrantzitsua izan dute gaur “arte garaikide globala” deitzen dugun horretan. Kultura adierazpen horien garrantziari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen zaituztegu, guk geuk ere bizi izan dugun garai baten erakusgarriak direlako.

Alexandra Munroek antolatu zuen Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia MAXXI Erromako Museo nazionale delle arti del XXI secolo erakundearen arte zuzendari Hou Hanrurekin, eta neurekin. Gida honetan zehar, Xiaorui Zhu-Nowell arte ardurako laguntzaileak irakurriko ditu hemen diren artista nahiz kritikarien hitzak.

Erakusketan dauden zenbait artistaren inguruko informazio gehiago jaso dezakezu gune didaktikoa bisitatuta. Bertan, eskura dituzu dokumentalak nahiz bideo-elkarrizketak, hala nola Txinan eta munduan 1989 eta 2008 bitartean izan ziren gertaera artistiko nahiz politiko nagusien kronologia bat.

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago