Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang
Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao
Iruzkinak
Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai
- Izenburua:
- Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Artea. Merkatua | Kultura eta globalizazioa
- Teknikak:
- Collage | Urtinta
- Aipatutako artistak:
- Zhou, Tiehai
Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinar lanaren izenburuan ageri den “Solomon jaun” delako hori Andrew Solomon da, idazlea eta LGTB ekintzailea; beharbada ezagunagoa da “best seller” ospetsu bat idatzi zuelako: The Noonday Demon: An Atlas of Depression. Beraz, zer dela eta dago lan honetan?
1993an Andrew Solomon Txinara iritsi zen New York Times Magazine aldizkariaren enkarguz, txinatar artegintza garaikideari buruzko informazioa eman zezan. Gogoeta hark eragin handia izan zuen merkatuan: arduradunak, kritikoak, merkatariak eta bilduma egileak Txinara joan ziren Solomonek bere artikuluan aipatutako artisten bila. Gertaera zirraragarri hura kezkagarria ere izan zen nolabait, izan ere, zera esan nahi zuen: kanpotik etorritako epaile bat bazegoela, eta hark erabaki zezakeela nor iritsiko zen urrutira eta nor ez.
1994ko lan honetarako, Zhou Tiehaik Solomonen argazkia kopiatu zuen haren lehenengo liburuaren gainazaletik, eta nahita jantzi zuen Ilustrazio garaiko “dandy” baten gisan, gorbata eta zapi tolestua jantzita. Umeek gobernatutako gondola batean ageri da, Marko Polo esploratzailearen gidaritzapean. Ur gainean ikusten diren buruak ere liburu beraren azaletik ateratakoak dira. Haien gainetik, honako hitz hauek idatzi zituen artistak: “Bainatu kritikariekin!”.
Margolan eta collage honek idazlea nolabait Txinaren salbatzaile gisa irudikatzen du, eta nazioarteko merkatuaren eta nazioarteko komisarioen boterearen aurrean zegoen fidakaiztasunaren isla da; izan ere, artista askoren ustez botere neurrigabea zuten komisarioek, eta eurak ahalge sentitzen ziren.
Erakusketaren sekzio honetako beste hainbat lanek, berriz, zera erakusten dute, txinatar artegintzaren nortasuna halamoduzko eran erabiltzen ari zela, kulturaniztasunaren agerkari hutsa edo antzera ikusita. Artista askok, besteak beste Zhou-k, atzerrian bizitzeko Txinatik inoiz alde egin ez zuenak, egoera hori parodiatu egiten zuten.