Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin
Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi
Iruzkinak
Pekin Berria, Wang Xingwei
- Izenburua:
- Pekin Berria, Wang Xingwei
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta politika | Tiananmen plazako protestak | Teoria soziopolitikoak | Joko Olinpikoak | Zentsura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Wang, Xingwei
China/ Avant-Garde erakusketa egin eta hilabete batzuetara, eta haren egoitzatik hurbil, Tiananmengo plazan, Txinaren historia modernoan izan den protesta mugimendurik handiena prestatzen ari zen. Masa-mugimendu haren euforia era tragikoan amaitu zen, 1989ko ekainaren 4an, armadaren tankeak iritsi eta soldaduek manifestazioan ziren ikasleei tiro egin zietenean. Gobernuaren jarrera aldaketa erabatekoak, erreforma liberala agintzen hasi bai, baina gero askatasuna eta giza eskubideak saltzera igaro baitzen, edozein ideologia zalantzan jartzera eraman zituen artistak. Tiananmen izan zen, erakusketa honetan aurkezten diren artistentzat, gertaera historikorik handiena.
Margolan hau, Pekin Berria izena duena, 2001eko garaipenezko iragarpenaren ondoren egin zen, orduan iragarri baitzuten Pekingo hautagaitzak irabazi zuela 2008ko udako Olinpiar Jokoak antolatzeko ardura. “Pekin Berria, Olinpiada handiak” propaganda-leloak berehala zeharkatu zuen hiria. Wang Xingwuei artista fidakaitz agertzen zen.
Pekin Berria lana 1989ko ekainaren 4ko goizean Associated Press elkarteko argazkilari batek hartutako prentsa-argazki ospetsu batean oinarritzen da. Bertan hiritar batzuk ikusten dira, zauritutako bi ikasle triziklo baten atoian daramatzatela. Odoleztatutako ikasleen ordez bi pinguino enperadore zauritu jarri zituen Wangek, txinatarren bestiarioan inolako zeresanik ez duten animaliak, era horretan ezabatuz ikasle haien heriotzen egia historikoa.
Gobernu txinatarrak Tiananmengo gertaera ofizialki ukatzen du eta hari buruzko edozein aipamen zentsuratzen du. Hitza internetetik ere kendu zen Txinan. Olinpiadetako hautagaitzak Txina irekiago eta demokratikoago izango zenaren esperantza pizten zuen bitartean, Wang-en margolanak iradokitzen duenez, guztiarekin ere, agian Pekin Berriaren etorkizuna ez zen aldatuko.