Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Martxa luzea

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Info gehiago

Iruzkinak

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Izenburua:
RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Nazionalismoa | Joko Olinpikoak | Kultura eta globalizazioa
Artelan motak:
Bideoartea
Aipatutako artistak:
Cao, Fei

Pekingo Olinpiar Jokoak 2008ko abuztuaren 8an inauguratu ziren “Mundu bat, amets bat” lelopean.

Inaugurazio ekitaldien neurrigabekeriak Txinak munduko herri indartsu gisa bizi zuen gorakada agertzen zuen bitartean, artista txinatar batzuk ordurako hasiak ziren nazionalismo artifizial horri aurre egiten eta euren proiektu utopikoak sustatzen. RMB City proiektua, esaterako, Cao Fei artistak Second Life izeneko mundu birtualean diseinatutako metropoli kaotiko eta hazkunde azkarrekoa zen, eta Txina distiratsu haren bestelako bertsio bat erakusten du.

RMB City izena Txinaren dibisari zor zaio, renminbi izenekoa. Gune horretara sartzen denak badauka noria batean igotzea, abatar bat adoptatzea eta besle lagun abatar batzuekin topo egitea, eraikin pilaketa trinko horretan; erakinien artean, besteak beste, Rem Koolhaas arkitektuaren CCTV dorrea, Herzog eta Meuronen “Txori habia” estadioa edota Shanghaiko Ekialdeko Perla dorrea aurkituko ditugu. Horiek ziren, XXI. mendearen hasieran, Txina irudikaten zuten eraikin itzaltsuak. 

Hemen sar zaitezkete Cao Fei-ren komunitate birtualean. RMB City fantasiazko sorkuntza da, Olinpiaden garaiko metropoli txinatar bat islatzen duena, bere alderdi utopiko eta apokaliptikoekin.

Alderdi utopikoak ditu, nornahi izan gaitezkeelako, nortasun asmatu bat. Abatar bat bihur gaitezke, eta jendea bultzatu eta mugiarazi, sareko gune horretan joko zelai bat eraikitzeko. Baina ikusten dugu, halaber, Txinaren neurrigabeko hazkundearen alderdi iluna.

Hemendik hurbil, Cao Fei-ren Zeinen utopia? bideoa duzu ikusgai. Bonbilla lantegi batean filmatu zen, Cao-k esan zuenez, agertoki hark irudikatzen zuelako Txina “munduko fabrika” gisa aurkezten zuen ikuspegi berria. Lana gauzatzeko, artistak lantegiko langileei eskatu zien euren amets pertsonalak gogoratzeko, eta banan-banan grabatu zituen, euren ametsezko bizimodu hori antzezten zuten bitartean. Prozesu hartan, lantokiko hierarkia eraitsi zuen eta aldi baterako ordena sozial berria ezarri zuen.

Dantzaria izatea amesten duen neska bat agertzen da, eta lantegiaren erdian hasten da dantzan. Gizon bat ere ikusten dugu, helduagoa, taichi maisua dela amesten.

Bideo honen bukaeran, parte hartzaileetako batzuk euren kamisetetan osatzen dute “Nire etorkizuna ez da amets bat” esaldia, laurogeiko hamarkadako pop kantu baten leloa, eguneroko errealitatera itzularazten gaituena.

RMB City-ri buruz Cao Fei artistak egindako manifestutik:

“Nondik gatozen ikusten dugu, erreala eta birtualaren arteko gune hitsa betetzen duten “konexio” horietako batzuk aurkitzen ditugu, non konexio horien giltzarriak nahasten, aberasten eta guritzen diren. Ordena berriak sortzen dira, eta jakinduria berriak eta bitxiak ere bai”.

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago