Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Info gehiago

Iruzkinak

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Izenburua:
Yu Hong, Hazkundearen lekukoa
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Erretratua eta autorretratua
Mugimendu artistikoak:
Errealismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Yu, Hong

Zenbait artista txinatarrek margolaritza errealista erabili zuten hirigintzak eta merkataritzak gizartean zuten eragina islatzeko, abiadura bizian zabaltzen ari baitziren. Pekinen, artista gazte talde batek aldaketa handi horiek haien azalean pairatzen ari ziren pertsonen bizitzetan jarri zuen haien lanaren ardatza. Artista horien artean zegoen Yu Hong, margolan honen egilea. Hazkundearen lekukoa izeneko autorretratu sail batekoa da lan hau, artistaren bizi-urte bakoitzeko erretratu bana, eta bertan parekatzen zituen urte hartako bere argazki bat eta prentsa ofizial txinatarrak emandako berri baten argazkia. Era horretan, alboz albo jartzen ditu bere oroitzapen pribatuak eta norbanakoaren kontroletik haratago dauden gertaera publikoak.

Lan honetan ikus dezakegu 1992ko aldizkari bateko orri bat artistaren autorretratuaren ondoan, non bera agertzen den kopetako ilea mozten, arte-eskolako egoitzan. Horrela, parez pare jartzen ditu ekintza hutsal eta intimo bat eta hamarkada hartako notiziarik garrantzitsuena: Deng Xiaoping lider politikoa, ezkerretik hasita hirugarrena, hegoaldera egindako bidaia famatuan dabil, Shangai aldean eraikitzen ari den proiektu erraldoi batean bisitan. Bidaia hartan, Deng-ek hitz onak izan zituen ekonomia merkatuaren erreforma berrientzat; neurri horiek hirigintza eta merkataritza azkarrak ekarri zituzten, hegoaldeko ekonomiei bultzada handia emanez, eta denbora pasata, Txina osoko ekonomiari, munduko naziorik handiena eta hazkunderik handienekoa bihurtzeraino. Abiada horren aurrean, norbanako baten eguneroko bizi-izatea da inoren helduleku izan daitekeen errealitate bakarra. 

Artista “errebeldeak”, errealista berriak

Li Xianting kritikariak “errebelde” deitu zien 1989 ondorengo belaunaldiko errealista berriei. Haren hitzen arabera, artista hauek “ideia-aldaketa azkarreko gizarte batera egotziak izan ziren jaio zirenetik”. 1992an idatzitako saiakera mamitsu batean zioenez:  

“Euren ustez ukigarriena eta egiazkoena euren ‘ni’ari aurre egitea da. Salbazioa norberaren ‘ni’a erreskatatuz bakarrik irits daiteke, eta ezaxola erakustea da artista ‘errebeldeen’ konponbiderik tinkoena, esanahi guztiek inposatutako kateetatik euren burua askatuko badute”. 

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin