Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Info gehiago

Iruzkinak

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin

Izenburua:
Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta politika | Morala | Tiananmen plazako protestak
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Gu, Dexin | Yang, Jiechang

2008ko Olinpiar Jokoak ospatu eta amaitu ondoren, neurri handi batean, Txinak lehengo gobernu autoritarioko Estatu bera izaten jarraitu zuen. Ospakizun hartatik hilabete eskas batzuetara, finantza sistema globala amildegiaren ertzean zegoen.

Erakusketa hau Gu Dexin artistaren lan batekin amaitzen da. Pekin-go 798 Arte Barrutia delakoan egin zuen debuta artista honek, 2009ko udaberrian, Tiananmeneko sarraskiaren 20. urteurrena bete zenean. Artelan honek parekotasuna dauka Yang Jiechang-en Bizitza-lerroak maisulanarekin. Margolan katartikoa da azken hori, tintaz egina, eta egun hartan Tiananmeneko plazan sartu ziren tankeak irudikatuz, artistaren lagun batek egindako diagrama bat du oinarri. Alexandra Munroe komisarioa:

Yang-ek margolan hau Pariseko bere estudioan egin zuen, sarraskiaren hamargarren urteurrenean. Txinako Gernika dela esan liteke.

Izaera erabatekoa eta abstraktoa duten panelez osatutako fresko honetan, Gu Dexin artistak ohartarazten digu arriskutsua izan daitekeela utopia lor litekeela benetan sinistea.

Errepikatzen diren hamaika esaerez osatutako testuak honako hau dio:

“Jendea hil dugu gizonak hil ditugu emakumeak hil ditugu zaharrak hil ditugu haurrak hil ditugu jendea jan dugu bihotzak jan ditugu giza burmuinak jan ditugu jendea jo dugu jendea kolpeka itsutu dugu jendea aurpegian jo dugu aurpegia txikitu arte”.

“Gu” hori ez dago identifikatua. Txina modernoaren errealitate politikoaren kritika izan daiteke. Izan liteke, baita ere, gure errealitate politiko modernoa, edozein dela ere, kritikatzeko modu bat.

Irakurle txinatarrarentzat, hitz horiek gogora ekartzen dute Lu Xun idazle txinatar moderno eta miretsiak 1918an idatzitako Ero baten egunerokoa kontakizun ospetsua. Bertan, gizon bat erotu egiten da, bere familia eta lagunak kanibal bihurtu direla eta begiz jo dutela uste duelako. Testua alegoria bat da, giza-jendarteek, oro har, unerik txarrenetan, norbanakoaren potentziala irentsi dezaketela adierazteko.

Kontakizuna bezala, Gu artistaren adierazpen-ekintza ausarta bera ere aldaketaren sinboloa da, eta aldi berean eskaera bat, elkar mugatzeko dugun joeratik aldendu gaitezen.

Irailaren 11ren ondoren, Errezesio Handiaren ondoren, eta milurtekoaren hasierako oinarriko mugimendu sozial eta politiko ugariren ondoren lanean aritu ziren beste hainbeste artistari bezala, artista hauei axola zitzaiena integritate moralaren aldeko deia egitea zen: gure inguruan nagusitzen diren aldaketaren indar itsugarrien aurrean eusteko deia, eta tinko eusteko, gizaki garen aldetik benetan sinisten dugun horretan.

Ondoko pasarte hau Lu Xun idazleak 1918an idatzitako Ero baten egunerokoa lanekoa da:

“Denek nahi dute gizakia jan, eta aldi berean beldur dira, besteek eurak jango ote dituzten. Horregatik elkarren zelatan dabiltza denak, begirada mesfidati zorrotzez… Ideia horiek akabatzerik balego! Bai gauza ederra! Lasai lan egin ahal izatea, kezkarik gabe ibili, jan, lo egin. Hesi bat igaro besterik ez da behar. Baina haiek taldea osatu dute: gurasoak eta seme-alabak, anai-arrebak, senar-emazteak, lagunak, irakasleak eta ikasleak, etsaiak, ezezagunak ere bai, guztiek elkar konbentzitzen dute, elkar kateatzen dute, eta galarazi egiten dute inor inoiz oztopo ñimiño hori gainditzera ausartzea”.

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei