Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi
Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)
Iruzkinak
Liburu estalki beltz, zuri eta grisa
- Izenburua:
- Liburu estalki beltz, zuri eta grisa
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Erbestea
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- Ai, Weiwei | Xu, Bing
Urteak atzerrian igaro eta Txinara itzuli ziren artistak ideia eta ikuspegi berrien iturri ezinbestekoa ziren, 1989tik aurrera sortu ziren artista komunitate esperimentalentzat. New Yorken aldi luzea eman ondoren itzuli ziren artistetako bi ziren Ai Weiwei eta Xu Bing. Biek ala biek garapen espezifikoak inspiratu zituzten arte kontzeptualean, performancean eta argazkilaritzan. Haien komisario-proiektu nagusietako bat argitalpen ekimen independente bat izan zen, non liburuek artista gazteei informazio, estimulu eta aukera konbinaketa sendo bat eskaintzen zieten. Alexandra Munroe komisarioa:
Liburu estalki beltz, zuri eta grisa hasiera batean Ai Weiwei eta Xu Bing artistek argitaratu zituzten, eta baliagarriak ziren laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera artegintza marjinala ardazten zuten sentsibilitate eta kezka artistikoak adierazteko oinarrizko plataforma gisa.
Aldi hartan, artegintza garaikidea sustatzen zuen galeria gutxi zegoen, eta museorik ia batere ez; ondorioz, argitalpen haiek nortasun, komunitate eta aukera sentimentuak errotzeko lagungarriak izan zitzaizkien Txinako artista probokatzaileenei. Izan ere, liburu formako egiazko erakusketak ziren.
Ai-k eta Xu-k eguneroko haiek erabili zituzten, zirkulu abangoardista txinatarretan ezagutarazteko oraindik oso ezagunak ez ziren performance-artista funtsezkoen eta artista kontzeptualen lanak eta idatziak: besteak beste, Christo, Jeff Koons eta New Yorken bizi zen Tehching Hsieh performance-artista agertu ziren argitalpenean.
Tehching Hsieh artistaren performanceek era sakonean eragin zuten artista askorengan. Urtebete irauten zuten, eta horietan, esaterako, urtebetez kaiola baten barruan bere burua ixten zuen artistak, edo kalegorrian bizitzen zen urtebetez, inoiz eraikin batera ez sartzeko konpromisoa hartuta. Garai hartan Pekinen garatzen ari ziren arte jardun askoren gainetik nagusitzera iritsi zen performance generoa.
Liburu estalki zuria argitalpenean honako aholku hau eskaini zion Ai Weiwei-k artista lagun bati:
“Artearen boterea psikologikoa da: arte ahaltsuak ez du zerikusirik artelanaren tamainarekin, ez haren antzinatasunarekin, ez eta urruti iristearekin ere. Galdera da horrek gure gogoan nola funtzionatzen duen […] artistaren eginbeharra autokritika prozesu bat praktikan jartzea da […] ez fidatu inoiz autoritatearekin, teoria zentralistak errezeloz aditu, jarri zalantzan zure ustezko eragin kulturalak”.