Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

[Sarrera]

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Info gehiago

Iruzkinak

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Qiu Zhije artista eta maisu jakintsua da, tintaz egindako mapa zoragarriengatik ezaguna; bere lanetan, egiazko lurraldeak bezala kontzeptualak ere erakusten ditu. Guggenheimek Qui gonbidatu zuen erakusketa honen mapa egin zezan, eta harekin partekatu zituen komisarioen oharrak, irakurketak eta erakutsitako objektuen zerrenda. 2017ko udan, mapa handi hau sortu zuen Pekingo bere estudioan, eta dohaintza moduan eskaini zion New Yorkeko Guggenheim Museoari.

Mapa honetan, irudikatuta daude Iraultza Kulturalaren amaieratik hasi eta gaur bitartean Txinan izan diren politika, kultura eta arte mugimendu guztiak, luze-zabalean. Hala ere, erakusketak hartzen duen epealdia azaltzen du bereziki: 1980ko hamarkadaren amaieratik 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoak bitarteko aldia; azken gertakari horrek irudikatu zuen Txina munduko potentzia bihurtzerainoko igoera. Atzean ikus daitezke lider txinatarren ideologia politiko nagusiak, Deng Xiaopingetik hasi eta Xi Jinpingen amets txinatarreraino. Paisaiaren beheko aldeak mundu mailako gertaera geopolitikoak islatzen ditu, Ronald Reaganen presidente alditik eta “neoliberalismo itsasotik”, Brexit eta “notizia faltsuen zurrunbiloraino”. Mapa ezker-eskuin irakurtzen da, eta bertan agertzen dira erakusketan diren sei atal kronologiko eta tematikoen izenburuak, hala nola artelan askorenak ere. Mapara hurbiltzen bazarete, irudimenezko paisaia hau irudikatzeko artistak tinta eta pintzela nolako trebetasunez erabiltzen dituen ikusi ahal izango duzue.   

Qiuren Munduaren antzerkiaren mapa sarrera ezinhobea da erakusketak aztertzen duen aldira sartzeko. Deng Xiaoping lider politikoak 1979an sustatu zuen berrikuntza eta irekiera aldiarekin hasten da gure narrazioa. Errotiko aldaketa ekarri zuen aldi horrek, alde batera utzi baitziren ezker muturreko politikak, Txinako estatuaren sortzaile izan eta 1976an hil zen Mao Zedongek bultzatuak.

Deng buruzagiaren berrikuntzek euforiazko giro kulturala eragin zuten 1980ko hamarkadan. Artegintzan, abangoardiazko esperimentazioaren eta norbanakoaren zein adierazpen askatasunaren gaineko ideia modernoen gailurra 1989ko erakusketa izan zen, China/Avant-Garde izenez ezagutu zena. Haren logotipoa ere erakusketarekin lotu izan zen: “debekatua norabidea aldatzea” adierazten duen hori da, mapan ikus daitekeenez. Erakusketa horren ostean, udaberri hartan, ikasleek eta intelektualek mugimendu nazionala gidatu zuten, askatasun gehiago eskatzeko. Aldarrikapen hark amaiera latza izan zuen ekainaren 4ean: Tiananmeneko sarraskiak amaiera traumatikoa eman zion berrikuntza liberalen hamarkada bati.

1968a Mendebaldean gazte belaunaldien eta iraultza baten mugarria izan zen bezala, ikasleen protestak eta 1989an izan zuten amaiera bortitzak erabakigarriak suertatu ziren erakusketa honetan dauden artista txinatarren belaunaldian. 

1989a funtsezko urtea izan zen beste alderdi askotatik ikusita ere. Europan Berlingo Harresia erori zen, Gerra Hotzaren amaiera markatuz. Handik gutxira, Sobietar Batasuna disolbatu zen eta gerraondoko mundu-ordena aldatu zen. Suitzako CERN zentroan World Wide Web delakoa asmatu izanak interneteko teknologiaren hedapena bultzatu zuen, eta iraultza ekarri zuen denbora eta espazioari dagokienez, eta berarekin batera ekarri zuen, baita ere, globalizazioaren eta “mugarik gabeko mundua” agintzen zuten promesen zabalkundea. 1989 ondoren, Ekialde-Mendebalde mundu-ordena zaharra atzean utzita, ordena global berria sortu zen, boteregune anitz zituena, ez bi bakarrik.  

1990ko hamarkadaren hasieran aldi berria etorri zen Txinara, ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa azkarreko aldia, hain zuzen, eta herrialdea Merkataritzaren Mundu Erakundean sartzearekin, eta 2008ko Olinpiar Jokoak Pekinek antolatzearekin, jo zuen gailurra. 

Gertakari horiek, Qiuren Munduaren antzerkiaren mapa marraztuta ageri direnak, XXI. mendeko gertaera asko definitu dituzte. Txinaren goraldia funtsezkoa izan zen aldaketa horietan.

Munduaren antzerkia erakusketarako aukeratutako artistek jaso eta ezbaian jarri egin zituzten hamarkada nahasi haietan euren inguruan gertatutako aldaketa handiak.

Aldi hura beste mugarri bat izan zen Txinarentzat, 1949tik Estatu komunista zena arrapaladan abiatu baitzen pribatizazio, merkataritza eta hirigintza jardunen bidetik. Garapen azkarreko aldi berri haren ezaugarriak ziren nazioarteko konektibitate hobea eta norbanakoarendako aukera hobeak, baina haiekin batera, egitura sozialista zaharren gainbehera ere bai. 

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago