Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Info gehiago

Iruzkinak

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Izenburua:
Bat-bateko erditzea, Chen Zhen
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Kultura eta globalizazioa
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Chen, Zhen

Frank Gehry-k diseinatutako areto izugarri garai honen sabaitik zintzilik, bizikleta gurpilen ehunka kamarez egindako herensugea bihurritzen ikus dezakegu. Burua bizikleta koadro eta gurpilez egina dago. Herensugearen sabela gertutik ikusten badugu, plastikozko milaka auto txiki beltz ikusiko ditugu. Esan liteke herensugea erditzen ari dela eta, aldi berean, sabeletik isurtzen diren milaka auto horiek bera menderatzen (eta seguraski deusezten) dutela.

Chen Zhenek, bere belaunaldiko artistarik garrantzitsuenetakoak, 13 urte zeramatzan Frantzian bizitzen, 1999an eskala handiko eskultura hau egin zuenean. Bat-bateko erditzea izenburua eman zion, eta inspirazioa Shanghaira itzultzeko bidaian ikusitako iragarki batean hartu zuen. Txinako autogintza frenetikoa erakusten zuen iragarki hark honako hau zioen: “2000. urterako, ehun mila lagunek beren auto propioa izango dute. Parte har ezazu Txinako automobilaren industriaren lehian!”. 

Erakusketa honetako artista asko bezala, Chen erreakzionatzen ari zen Txinan, ekonomiaren hazkunde azkarraren eta globalizazioaren ondorioz, gertatzen ari zen erabateko aldaketaren aurrean. Gure garaietan ez da beste herrialderik izan, 1989 eta 2008 bitartean Txina adinako eskalan eta abiaduran hazi denik. Mila milioi bizitza baino gehiago izan ziren lan-migrazio izugarrien ondorioak jasan zituztenak, goizetik gauera hiriak eraiki ziren milioika lagunentzat, eta paisaia osoak birrindu ziren errepide, aireportu nahiz lantegiak eraikitzeko. Chen Zhen-en herensugeak Txina erakusten du globalizazioak ekarritako egiazko agonian.

Chen Zhen-ek une hartan sentitzen zuen bera hazi zen hiria, bizikleta eta txirrindulari ugariko hiria, arrapaladan eta bere begien aurrean bihurtzen ari zela autoen eta auto-gidarien hiria, horrek zekartzan ondorio guztiekin: autopistak, auto-pilaketak, bazter-auzoak eta kutsadura. Erditzea “bat-batekoa” da, izan ere, Txina bere deuseztearen amildegi-ertzean baitago.

Txina ekonomia mota batetik bestera igarotzen ari da, denboraren eta espazioaren zentzu batetik beste batera. Eraikuntza mota erraietako, dramatiko, ikusgarri eta alegoriko hori ohikoa da Chan Zhen-en artegintza irudimentsu zoragarrian.

Hona zer esan zuen artistak berak Txinari buruz:

“Nire ustez, Txina bloke trinko bat da, haren bilakaera eta iraultza barne hartzen dituena, haren ohorea eta izugarrikeria. Gaur, ‘elkarbizitza’ berebizikoa eta hiperkonplexua ikusten da Txinan. Gure belaunaldia gaurko Txinaren osotasunaren eta konplexutasunaren lekuko da”.  

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago