Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei
Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin
Iruzkinak
Herri-ikerketa, Ai Weiwei
- Izenburua:
- Herri-ikerketa, Ai Weiwei
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta gizartea | Artea eta komunikabideak | Artea eta sare sozialak
- Aipatutako artistak:
- Ai, Weiwei
Ai Weiwei-k Estadio Nazionalaren diseinuan lan egin zuen, baina Olinpiar Jokoen inaugurazioa boikoteatzen amaitu zuen. Munduko artista disidenterik ospetsuena bezala erantsi zitzaion ospe txarra, berak estatuaren propaganda gisa arbuiatu zuena, orduan hasi zen.
Blogak txinara hedatzen hasi zirenean, 2000ko lehen hamarkadaren erdialdera, Ai erabiltzaile porrokatua bihurtu zen, eta horrela, bere arte-jardunari erantsi zion Txinaren arrakastaren alde ilunaren gaineko bere kronika, argazki ugariz hornitua.
Ez zuen inolako alderik ikusten arte-sortzen aritzearen eta online argitaratzearen artean: “Nire jarrera eta nire bizitza-estiloa dira nire arterik garrantzitsuena” esaten zuen. Giza eskubideen eta lege erreformaren alde egiten zituen kanpainak indartu ahala, eta haren jarraitzaile-kopuruak ehunka mila izateraino gora egiten zuen heinean, Internetek mugiarazteko duen ahalmen sinestezina aintzat hartzen hasi zen.
2008ko maiatzean, Olinpiar Jokoen aurreko hilabeteetan, lurrikara izugarri batek Sichuan eskualdea astindu zuen eta 70.000 mila lagun inguru hil ziren. Bertako funtzionarioek uko egin zioten gaizki eraikitako eskolen azpian zenbat ume hil ziren argitzeari, eta orduan Ai-k Herri-ikerketa izeneko ekimena abiarazi zuen, bolondres sare batekin. Hurrengo urtean, interneten argitaratu zuen hildako 5.386 ikasleen izen-zerrenda; haietako asko eskolak eraikitzeko modu eskasaren ondorioz hil ziren, arautegi lasaiegi baten eta ustelkeria orokorraren erruz.
Paper margotu honetako zerrendan ikusten ditugu lurrikaran hildako ikasle bakoitzaren izena, generoa eta adina; agintariek argitaratu ez zituzten izenak dira. Datu beltzez osatutako oroigarria da: Sichuan-go tragedia eta hura ezkutatu nahia dokumentatzeko Ai-k sortu zituen artelan eta pelikula ugarietako bat. Zerrenda hau Interneten argitaratu eta aste batzuetara, agintari txinatarrek haren bloga itxiarazi zuten.