Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)
Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263)
Iruzkinak
Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei
- Izenburua:
- Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta kultura | Artea eta politika | Kritika | Herri-kultura | Kultura eta globalizazioa | Tradizioa
- Artelan motak:
- Argazkia | Performance | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Ai, Weiwei
Atzerrian urteak igaro eta Txinara itzuli ziren artistak ideia eta ikuspegi berrien iturri ezinbestekoa ziren, 1989aren ondoren sortu ziren arte-komunitate esperimentalentzat. Ai Weiwei 1993an itzuli zen Pekin-era eta figura funtsezkoa eta gogo-pizgarria bilakatu zen txinatarren une hartako artegintzan. Alexandra Munroe komisarioa:
Iraultza Kulturalaren ondotik Txinan sortu ziren demokraziaren aldeko lehenengo talde abangoardistetako baten kidea zen Ai Weiwei. Ondoren, New Yorken egon zen hamarkada batez, eta han arte panoramaren erdiguneko figura bihurtu zen. Bere belaunaldiko artista askorengan bezala, harengan ere eragin handia izan zuten Duchampek eta “readymade”aren ideiak: eguneroko objektuak hartu eta ezbaian jarri, ea nork ematen dien estatusa eta nork ematen dien balioa.
Artista gaztea izanik, antzinako gauza txinatarren merkatuan sal-erosketak eginez atera zuen bizimodua. Kamera baten aurrean antzinako pitxer bat erortzen utzi zueneko unea, irudi izoztu sail batean grabatuta, funtsezkoa izan zen Ai-ren artegintzaren ibilbidean.
Txinatarrentzat Han dinastia nazio txinatarraren sortze-aroa izan zen. Han dinastiaren pitxerra erortzen utzita, Ai birrintzen ari da beste batzuek ontzi hauei antzinako objektu diren aldetik ematen dieten balioa. Baina, gainera, txinatarren kultura eta zibilizazioa definitzen dituen balore-sistema osoa kritikatzen ari da. Lengoaia politikoa kritikatu eta eraisten duten beste artista batzuk ikusi ditugun modu berean, Ai-k kultura-ikonoen autoritatea kritikatu eta eraisten du. Garrantzitsuena da kritika hori performance baten barnean sartzen ari zela, eta artistak hura argazkitan hartzeko eskatu zuela. Hauxe izan zen argazkilaritzaren erabileraren hasiera, garai hartako performancearen bitarteko gisa.
1995eko argazki hauek Liburu estalki zuria izeneko lanean azaldu ziren lehen aldiz, hemen ondoko beira-arasa batean erakusten diren hiru argitalpenetako batean, hain zuzen ere.