Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Sinestamendua, Geng Jianyi

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Info gehiago

Iruzkinak

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Izenburua:
Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta politika | Artea. Merkatua | Tiananmen plazako protestak | Boterea
Artelan motak:
Bideoartea
Aipatutako artistak:
Zhang, Peili

Txinan lan egiten zuten artista esperimentalek beti zalantzan jartzen zituzten autoritate-sistemak, logika, lengoaia nahiz dogma ofizialen ekoizpena barne. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, tentsio hori areagotu egin zen.

Zhang Peili artista kontzeptualak, aldi hartan jardunean ibili zenak, bideoartea erabiltzen zuen burokraziaren eta merkataritzaren boterea hankaz gora jartzeko eta haietaz barre egiteko. Alexandra Munroe komisarioa:

Ikusten duzuen andrea Xing Zhibin da, garai hartako teleberrietako aurpegirik ezagunena. CCTV da kate nazionala, eta txinatar herriari une hartan zabaltzen zitzaizkion berri ia guztiak haren bitartez ematen ziren.

1989ko udaberrian, Tiananmen plaza izan zen Txina modernoaren historiako protesta publikoen olderik luze eta zabalena sortu zeneko lekua. Manifestariek, eta artistek eurek ere, erreforma politiko azkarragoa eta adierazpen askatasun handiagoa eskatzen zituzten. Txina osoan, eta mundu osoan ere bai, jendeak telebistari atxikita zituen begiak.

Emakume hau zen 1989ko apirila-maiatzean ikasleen salaketa mugimenduaren berri gauero-gauero ematen zuen aurkezlea, baina ekainaren 4an, armada ikasleei aurre egitera sartu zenean, ez zuen hitzik ere esan horri buruz.

1991n, Zhang CCTVn bere bideo lan bat editatzen ari zela, aurkezlea eraikinean zela jakin zuen. Baimena eskatu zion grabatzeko haren mahaian, ozenki irakurtzen zituela, haren heziketa oneko ahotsaz, “ura” edo shui karakterraren definizioak eta hitz-elkarketa ugariak, denik eta txinatar hiztegi osoenean agertzen ziren bezala. Xingek ez zekien ze erabilera eman behar zitzaion bideo ironiko eta bizitasunik gabeko hari.

Artelan hau askotan erakutsi izan da munduan zehar, Txinatik atera zen lehenengo bideo-lanetakoa da, ustez, eta mugarria izan zen.

Aldi hartako artegintza txinatarraren historia konbentzionalak edo estandarrak maiz protesta-margolanak erakusten dizkigu, Tiananmenen gertatutakoaren ondorengo aldiari erantzuten ziotenak. Baina bada beste historia paralelo bat, kritika oso analitikoa eta kontzeptualista baten loraldian oinarritzen zena. Korronte horretako artistek errepikapena, asperdura eta hitz jolasak erabiltzen zituzten, 1980ko hamarkadako erreforma-aginduaren ondoren guztiak irensten ari ziren Estatu burokratizatu modernoaren boterea eraisteko.   

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin