Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai
Non metatzen da hautsa?, Xu Bing
Iruzkinak
Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao
- Izenburua:
- Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Kultura eta globalizazioa
- Artelan motak:
- Inprimaketa
- Aipatutako artistak:
- Hong, Hao | Yan, Lei
1997an, ehun artista txinatarrek eskutitz bidez gonbita jaso zuten euren lana erakuts zezaten Documenta izeneko erakusketan. Alemaniako Kassel hirian bost urtez behin egiten da erakusketa ospetsu hori. Baina eskutitzak ez zetozen erakusketaren antolatzaileengandik.
Nazioarteko erakusketa guztietatik, Documenta zen mundu guztiko artistek, baita Txinakoek ere, gehien miresten zutena. Erakusketa hartako komisarioek berebiziko eragina izaten zuten beti, arte garaikidearen guneetan. Yan Lei, berriz, sinesgogor agertzen zen horren aurrean. Horregatik, iruzurra diseinatu zuen, eta haren kide Hong Hao artistarekin batera, gutun faltsua idatzi zuten, Documentaren zigiluarekin, faltsua hura ere, eta Txinako 100 artistari bidali zieten, erakusketa ospetsuan parte hartzera gonbidatuz.
Artista batzuek berehala antzeman zioten txantxari. Eskutitza sinatzen zuten izenak Yan Lei eta Hong Hao-renak ziren, atzekoz aurrera idatzita. Beste batzuek, berriz, serio hartu zuten gonbidapena eta, iruzurra agerian geratu zenean, halamoduzko haserrealdia harrapatu zuten.
Azkenean, Yan Lei-k eta Hong Hao-k barkamena eskatu zuten, arte aldizkari txinatar batera igorritako gutun batean. Ausaz bazen ere, haien bihurrikeriarekin batera, bi artistar txinatarrek lehenbiziko aldiz jaso zuten Documentarako gonbitea, 1997an.
Artista txinatar garaikideen egoera islatzen du lan satiriko honek; izan ere, ohikoa bihurtzen ari zen haiei deitzea nortasun kulturanitzaren agerkari gisa, laurogeita hamarreko eta 2000 hamarkadaren hasierako artegintzaren mundu global erraldoian. Yan Lei-k galdetzen du, ironiaz: “Zergatik sentitzen gara artista txinatarrok, oraindik ere, hain ez-seguru, ezen behar baitugu atzerritar batek balioestea gure lana?”.