Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Non metatzen da hautsa?, Xu Bing
Bat-bateko erditzea, Chen Zhen
Iruzkinak
Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong
- Izenburua:
- Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Kultura eta globalizazioa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Liu, Xiaodong
Liu Xiaodong artistaren diptiko hauetako soldaduak bi uren artean igerian ari dira, euren momentuaren zain, luze borrokatutako lurralde bateko puntu hil geopolitiko batean: Kinmen uharteak dira; Txina kontinentaleko hego-ekialdeko kostaren parean daude, eta gaur Taiwan-en eremu dira.
Diptiko bakoitzak soldadu taiwandar bat aurkezten du, Kinmen-go bunkerretan, soldadu txinatar baten ondoan, Pekingo euren barraketan. Alexandra Munroe komisarioa:
Txinako margolari errealistarik garrantzitsuenetakoa da Liu Xiaodong. 1980ko hamarkadatik, erabat aldatu du bizimodu txinatarra eta globalizazioaren gorabeherak olio-margolaritzaren bidez jasotzeko modua. Soldadu gazteen erretratu hauek han bertan egin zituen, haien eguneroko lanaren testuinguruan.
Soldadu guztiei berarentzat posatzeko eskatu zien artistak, eta gero esan zien ia idatzi nahi zituzten, euren eskuz, izena, adina, maila eta jaioterria. Horiek dira erretratu bakoitzaren ondoan pintzelez margotuta ikusten ditugun hitzak.
Liu Xiaodongek gogoeta egin dezagun eskatzen digu, Txinaren historia modernoari forma eman dioten zatiketa edo desberdintasunei buruz; baina azken buruan, guztiaren azpian betiko galdera dago, artista guztiek egin nahi izaten dutena: “Ez al gara guztiok berdinak?”.
Liu-k arhat deitzen die bere hemezortzi modeloei. Buda historikoaren dizipuluak dira arhat direlako horiek, eta maiz hamasei edo hemezortziko taldeetan irudikatzen dira tenplu budistetako hormetan. Lan handi honen izenburuak, tamaina naturaleko erretratuekin batera, iradokitzen du artistaren modeloak ez direla soilik eskala handiko gatazka geopolitiko batean dauden morroiak, baizik eta banakako “izaki argitsu”. Errealitate hori da benetan irauten duena, geopolitikaren gainetik.