Edukira zuzenean joan

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Info gehiago

Iruzkinak

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Izenburua:
Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi
Erakusketa:
Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Gaiak:
Artea eta komunikabideak | Artea eta politika | Espiritualtasuna | Publizitatea
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Aipatutako artistak:
Wang, Guangyi

1990eko hamarkadan, arte txinatar garaikideari buruzko erakusketa gehienak bi margolaritza motaren inguruan egiten ziren: Errealismo Zinikoa eta Pop Politikoa. Mugimendu horien ezaugarri izan ziren, alde batetik, txinatarren aurpegiak kexu-keinu gehiegizkoak eginez jasotzen zituzten koadroak, eta bestetik, Iraultza Kulturalaren propagandako figura koloretsuak mendebaldeko markekin nahasiak, esaterako Coca-Colarekin edo Marlbororekin. Erakusketa honek ikuspegi desberdina proposatzen du Tiananmen ondoren sortutako arteari buruz. Atal honek, berriz, Txinan arte kontzeptualarekin konpromiso apalagoa eta barnekoiagoa eraman zuten artisten lanak aurkezten ditu.

Arte kontzeptualaren oinarrian dagoen funtsezko ideia zera da, artea ideia bat dela, ikuslearen buru barnean osatzen dena. Artearen, gizartearen eta, baita ere, politikaren ohiko esanahiak zalantzan jarri eta kritikatzeko aukera ematen die artistei. 1980ko hamarkadaren bukaerako eta 90eko hamarkadaren hasierako artista txinatarrentzat, arte kontzeptualak tresnak eskaintzen zituen, euren heziketan ikasarazi zieten guztiari buruzko jarrera berriz planteatzeko.  

Imajina ezazue Pekingo Arte Nazionalaren Galerian sartu zaretela. 1989 da, Estatuak kudeatzen du galeria, hamahiru urte soilik igaro dira Mao Zedong liderra hil zenetik, eta Txinan leku guztietan gehien ikusten den irudia, ikono nazionala, lauki gorri baten atzean ikusten duzue.

Wang Guangyi artistaren lan hau lehenengoetakoa izan zen ikusleari aukera ematen, nolabait aldentzeko Maoren irudiak bere gainean, bere gogoaren gainean, eragiten duen nagusitasunetik. Hamarkadetan zehar irudi horren milioika kopia ikusi ziren eskola guztietan, lantegietan, tren geltokietan eta etxeetan. Erraldoi ageri da Tiananmen plazako Zeruko Bakearen Atean, nazio txinatarraren erdigune sinbolikoan. Baina, haren gainean inprimategiko laukia jarrita, agerian utziz nola irudia sail izugarri ugarietan erreproduzitzen zen, propagandaren mekanismoak erakusten ditu Wangek. Honako hau esaten du, nolabait, artistak: “Ikusten duzu? Boterea egitura bat besterik ez da, mitoak sortzeko makina. Zer gertatuko litzateke gure burua sinismenetatik askatuko bagenu?”.    

Margolan hau ikustean, estatubatuarren Pop artea etor lekioke burura inori; Andy Warhol-en Mao saileko lanak, esaterako, 1970eko hamarkadaren hasierakoak, edo Roy Lichtenstein-en komikien panelak, hain eskala handira zabalduta, antzematen baitziren kolorearen gradazioak sortzeko erabilitako puntuen patroiak.

Lan hau erarik agerikoenean eta funtsezkoenean lotzen da Pop artearekin, izan ere, komunikabideetan erabat dabilen irudi bat hartu eta eraldatu egiten baitu. Eta pop artearen definiziorik oinarrizkoena, hain zuzen ere, horixe da: zerbait ezaguna hartu eta hura itzulikatu.

Warhol-ek Maori buruz egindako margolanek botere politikoa ospearen beste modu baten gisan aztertzen duen bitartean, Wang-ek beste ikuspegi bat hartzen du. Bere hitzez adierazi zuenez, bere “ilusioaren zentzu mitologikoa” kendu nahi zion Maoren erretratuari, lehenagoko liderrak Txinaren gainean ezartzen zuen botere espirituala kolokan jarrita batez ere.

BESTE ATALAK

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

[Sarrera]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Qiu Zhijie, Munduaren antzerkiaren mapa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Munduaren antzerkia eta Zubia, Huang Yong Ping

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Erakusketako diapositiben proiekzioa: Debekatua norabidea aldatzea eta Plastikoak, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Pekin Berria, Wang Xingwei 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mao Zedong: Sareta gorria, 2. zkia., Wang Guangyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sinestamendua, Geng Jianyi

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, Zhang Peili

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Yu Hong, Hazkundearen lekukoa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Elefante Isats Handia Lantaldea: Chen Shaoxiong, Xu Tan eta Lin Yilin artisten lanak

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hiriaren gaineko proiektua 1:30 Aurrerako Jauzi Handia eta Diseinua: The Guangdong Times Museum, Rem Koolhaas et al.

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bandera igotzeko eta jaisteko zeremonia nire etxeko esekigailuan, Kwan Sheung Chi 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Liburu estalki beltz, zuri eta grisa

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Transferentzia-kasu bat, Xu Bing (x2016.10604)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Mendi izengabe bati metro bat eranstea, Zhang Huan (x2017.18)

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Han dinastiako ontzi bat erortzen uzten, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion (Postsentsazioaren sentiberatasuna: gorputz arrotzak eta eldarnioa). Erakusketa: Eusten zaila, Liu Wei (2016.262) + Beste leku batean, Yang Fudong (2016.263) 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Dragoia gora bidean: estralurtarrentzako proiektua, 2. zkia., Cai Guo-Qiang

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Hona hemen Solomon zelako gizon bat nola iritsi zen Txinara, Zhou Tiehai

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gonbidapena, Yan Lei eta Hong Hao

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Non metatzen da hautsa?, Xu Bing

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Gudu-zelaiko errealismoa: hemezortzi arhatak, Liu Xiaodong

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Bat-bateko erditzea, Chen Zhen

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Fu Dao/Fu Dao, Chen Zhen 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Brooklyngo zerua – Pekinen zulo bat egitea + Pekingo zerua, Wang Gongxin 

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Sarrera [aretoa]

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Martxa luzea

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat eta Zeinen utopia?, Cao Fei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Herri-ikerketa, Ai Weiwei

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Koda Intro. Bizitza-lerroak, Yang Jiechang eta 2009-05-02, Gu Dexin

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, Iruzkina, 2018

Info gehiago