Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Sarrera
Francis Bacon: Konposizioa (Irudia) [Composition (Figure)], 1933
Iruzkinak
Pablo Picasso: Konposizioa (Emakumezko irudia hondartzan) [Composition (Figure féminine sur une plage)], 1927
- Izenburua:
- Pablo Picasso: Konposizioa (Emakumezko irudia hondartzan) [Composition (Figure féminine sur une plage)], 1927
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Itsas paisaia | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Picasso, Pablo
Irudi honen bolumen grisek giza-gorputz baten zenbait atal gogorarazten dituzte. Baina zaila da atal horiek bereiztea. Baliteke goialdean buru txiki bat antzematea; aldeetan, pare bat hanka zabalik... Giza alderdia minimora murriztuta dago, eta kontrastean dago animalia itxura bortitzarekin. Gorputz-atalak desitxuratuak, luzatuak eta neurririk gabe biribilduak daude. Izaki izugarri baten irudia da; atal femeninoak ditu, bular handiak adibidez, baita atal maskulinoak ere, hanka artetik zutitzen den forma falikoa kasu. Izaki hibrido horrek aldi berean beldurtzen eta erakartzen gaitu. Picasso-k 1927an bizi izan zuen aztoramena islatzen du.
Hura adierazteko, artistak garai horretan surrealistek erabiltzen zituzten baliabide batzuk hartu zituen. Nahiz eta Picasso ez zen inoiz mugimendu horretako kide izan, proposatzen zituzten sortzeko prozesuekin esperimentatu zuen. Bere emozioetatik, desioetatik eta ametsetatik abiatuz egin zuen lan, irudikatutakoa eraldatzeko. Elementu sinbolikoak ere baliatu zituen, hondartza eta bainu-etxola kasu.
Errealistak direla pentsa daiteke. Izan ere, artelan hau egin zuenean Picasso Kosta Urdinean zegoen uda pasatzen. Alabaina, beste zerbait adierazten dute: zerumuga urdinak huts mingarria islatzen du eta egurrezko bainu-etxolak gogora ekartzen ditu Coruñan ohikoak ziren aldagelak. Izan ere, Kosta Urdinean olanazkoak izaten ziren. Picassok Coruñan igaro zuen nerabezaroa, eta, ziurrenik, hantxe ikusiko zuen lehen aldiz emakume bat biluzten. Sarrailan sartuta dagoen giltza voyeuren begiradaren eta sexu-ekintza burutzearen sinbolo klasikoa da.
Bere emozioekiko izuari buruzko irudi poetiko bat egiteaz gain, Picassok orduan bizi zuen ezinegona azaldu zuen lan honen bidez: lehenengo emazte Olga Khokhlova-rekin bizitzen zegoela, jada maitale zuen Marie-Thérèse Walter. Sexualitatearen irudikapen horrek, azpiko indar geldiezin baten moduan irudikatzeak, nabarmenki eragin zuen Bacon-engan.