Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Diego Velázquezen zirkulua: Felipe IV. aren erretratua (zatia), 1655 inguru
Alberto Giacometti: Gizon baten bustoa marko batean (Buste d’homme dans un cadre), 1946 inguru
Iruzkinak
Chaïm Soutine: Emakumea soineko urdinarekin (Femme à la robe bleue), 1924
- Izenburua:
- Chaïm Soutine: Emakumea soineko urdinarekin (Femme à la robe bleue), 1924
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Paris | Psikologia | Emozioa
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Impasto | Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Soutine, Chaïm
Chaïm Soutine Parisko abangoardiako artista berezienetako bat izan zen. Minsketik gertu jaio zen, egungo Bielorrusian. 1913an iritsi zen Parisera eta berehala ezagutu zituen beste artista judutar batzuk, Chagall eta Modigliani esaterako.
Erretratu honetan ikus daitekeen bezala, bere izaera piktorikoak ez zuen zerikusirik gerra-arteko aldian Parisen nagusitu zen sentsibilitate estetikoarekin. Testuinguru honetan Espresionismoa lantzen zuen artista bakarra dugu. Hau bezalako erretratuetan, bere modeloen ezaugarri psikologiko eta animikoak miatzen saiatu zen.
Soutinek erretratu horiek burutzeko keinu piktorikoak eta pintzelkaden impasto delakoa erabiltzen zuen, eta azken horrek irudia adierazkortasunez betetzen zuen. Gainera, figurazio naturalistatik urrun zeuden koloreak erabiltzen zituen: emozioak sortarazteko gaitasunagatik erabiltzen zituen.
Ezaugarri hauek guztiak partekatzen ditu Bacon-ekin; haren aurrekari zuzena izan zen. Bacon bezala, Soutine ere tradizio klasikoan inspiratu zen: zehazki, Rembrandt-en pintzelkada adierazgarrian. Izan ere, bere ibilbidean eragin handienetako izan zuen margolana artista holandarra izan zen, erditik zabaldutako idi bat irudikatzen zuena. Zenbait urteren buruan, zatikatutako animalien irudia Baconek gehien landu zuen gaietako bat bihurtu zen. Baina Soutinek, gainera, modernitate iturrietatik edan ez ezik, bereziki errealismo frantseseko artisten eta XIX. mende amaierako artisten eragina jaso zuen.
Ezagutza horiei guztiei esker, garai hartan baztertutako eta kritikak gutxi baloratutako artista izan arren, Soutinek Espresionismo Abstraktua aurreikusteko gai izan zen. Baconek aukera izan zuen bere obra zuzenean ezagutzeko bere arte-merkatari baten bitartez, zeinak 1950eko hamarkadan Soutinen artelanen erakusketa egin zuen bere galerian.