Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

Francisco de Zurbarán: Gurutziltzatutako Kristo emaile batekin, 1640 

Info gehiago

Auguste Rodin: Whistler Musa, modelo handia, 1908

Info gehiago

Iruzkinak

Francis Bacon: Gurutziltzaketa baterako hiru estudio (Three Studies for a Crucifixion), 1962

Izenburua:
Francis Bacon: Gurutziltzaketa baterako hiru estudio (Three Studies for a Crucifixion), 1962
Erakusketa:
Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Gaiak:
Giza gorputza | Heriotza | Gurutziltzaketa | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Biluzia | Espiritualtasuna | Sinbolismo erijiosoa | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Espresionismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Bacon, Francis

Francis Bacon-en lan ezagunenetako bat da honako hau. Honekin amaitutzat eman zuen 1930eko hamarkadan hasitako gurutziltzaketen saila.

Gizakiaren sentimendu eta jokamoldearen zenbait alderdi lantzeko ez dut gai baliagarriagorik aurkitu. Agian, horrenbeste artistek landu duten gaia izanik berezko “armazoia” sortu du —ez datorkit hobeto izendatuko lukeen hitzik gogora—, eta horrengan bakoitzak nahi duen sentimendu maila jarri dezake. [I haven’t found another subject so far that has been as helpful for covering certain areas of human feeling and behaviour. Perhaps it is only because so many people have worked on this particular theme that it has created his armature —I can’t think of a better way of saying it— on which one can operate all types of level of feeling.]

Arte abangoardistaren hasieratik, gurutziltzaketaren irudikapena ikuspegi erlijiosotik banandu zen. Baconek ikuspegi unibertsal batetik landu zuen, eta norbanakoaren minean eta guztien sufrimendu komunean kontzentratu zen. Hori egiteko, berezko sinboloak erabili zituen.

Sinbolo horietatik nabarmenak dira zatikatutako gorputzak, gure kontsumorako hartzen dugun animalia haragia itxura dutenak. Erromatar inperioan gurutzea tortura eta exekuziorako tresna izan bazen, Baconek ideia horren krudeltasuna berreskuratu zuen hemen, giza haragia eta animalia haragia maila berean jarriz. Artistak paralelismo bat ezarri zuen, gizakiaren aurka burututako krudeltasun ekintzen eta hiltegi eta harategietan ohikoak diren ekintzen artean. Horrela, haragia besterik ez garela gogorarazten digu.

Mendebaldeko obra erlijioso tradizionaletan ohikoa den gisa, Baconek triptikoaren egitura erabili zuen. Formatu bereko hiru panel dira, eta hirurek hainbat elementu komun aurkezten dituzte: kolorea, gela zirkular batean irudikatutako eszena eta gorputz zatikatuak.

Baina obra historiko horietan gertatzen den ez bezala, hiru panelek ez dute narraziorik jarraitzen edota ez dute pieza bakar bat osatzen. Beren artean loturarik ez duten hiru panel dira. Hala ere, Baconek triptikoetan ohikoa den “hierarkia” errespetatu zuen: erdiko zatiak garrantzi handiena du.

Eskuinaldeko panelean irudi bat agertzen da, eta bere konposizioak gurutzearen eraistea gogorarazten du. Ezkerraldekoak harategi bat dirudi, eta sufrimendu hori kontsumitzeko gai liratekeen “bezero” posible batzuk ere antzeman daitezke. Baina Baconek erdialdeko panelean kokatu zuen objektu garrantzitsuena: ohea, eta bertan minez iraulkatzen den gorputza. Gutako guztion historia hasi eta amaitzen dan ohean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso: Konposizioa (Emakumezko irudia hondartzan) [Composition (Figure féminine sur une plage)], 1927

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Konposizioa (Irudia) [Composition (Figure)], 1933

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Picassoren arabera, ‘Dantza’ (After Picasso, ‘La Danse’), 1933

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Juan Gris: Eltzea (La casserole), 1919

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri de Toulouse-Lautrec: Batignollesen, 1888

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Van Goghen erretratu baterako estudioa I (Study for a Portrait of Van Gogh I), 1956 

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Paisaia Malabatatik gertu, Tanger (Landscape near Malabata, Tangier), 1963

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Greco: San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean, 1585 inguru

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Ignacio Zuloaga: Kardinala, 1912

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Aita santua I (Pope I), 1951

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Erretratu baterako estudioa (Study for a Portrait), 1953

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francisco de Zurbarán: Gurutziltzatutako Kristo emaile batekin, 1640 

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Gurutziltzaketa baterako hiru estudio (Three Studies for a Crucifixion), 1962

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Auguste Rodin: Whistler Musa, modelo handia, 1908

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Emakumea eserita (Seated Woman), 1961 

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Triptikoa - Giza gorputzaren estudioak (Triptych - Studies of the Human Body), 1970

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Irudia etzanda ispiluan (Lying Figure in a Mirror), 1971

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Autorretraturako estudioa (Study for Self-Portrait), 1976

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Ohean dauden giza irudietarako hiru estudio (Three Studies of Figures on Beds), 1972

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Giza gorputzaren estudioak (Studies from the Human Body), 1975 

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Diego Velázquez: El Primo bufoia, 1644

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Michel Leirisen erretratua (Portrait of Michel Leiris), 1976

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Reinhard Hasserten estudioa (Study of Reinhard Hassert) eta Eddy Batacheren estudioa (Study of Eddy Batache), 1979.

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Diego Velázquezen zirkulua: Felipe IV. aren erretratua (zatia), 1655 inguru

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Chaïm Soutine: Emakumea soineko urdinarekin (Femme à la robe bleue), 1924

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Alberto Giacometti: Gizon baten bustoa marko batean (Buste d’homme dans un cadre), 1946 inguru

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Kaleko eszena (urrutian kotxe bat) [‘Street Scene (with Car in Distance)’], 1984

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Gilbert de Bottonen erretraturako estudioa (Study for Portrait of Gilbert de Botton), 1986

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Triptikoa (Triptych), 1987 

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: John Edwardsen erretraturako estudioa (‘Study for Portrait of John Edwards’), 1984 inguruan 

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Francis Bacon: Zezen baten estudioa (Study of a Bull), 1991

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Iruzkina, 2016

Info gehiago