Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Francis Bacon: Erretratu baterako estudioa (Study for a Portrait), 1953
Francis Bacon: Gurutziltzaketa baterako hiru estudio (Three Studies for a Crucifixion), 1962
Iruzkinak
Francisco de Zurbarán: Gurutziltzatutako Kristo emaile batekin, 1640
- Izenburua:
- Francisco de Zurbarán: Gurutziltzatutako Kristo emaile batekin, 1640
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Giza gorputza | Heriotza | Artea eta erlijioa | Gurutziltzaketa | Eragin artistikoa | Argia | Bolumena | Konposizioa | Sinbologia | Erlijio-margoa | Kristautasuna | Sinbolismo erijiosoa | Emozioa | Boterea
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Zurbarán, Francisco de
Francisco de Zurbarán Espainiako pintura barrokoaren ordezkari nagusienetako bat izan zen. Bere ibilbidearen zati gehiena Sevillan eman zuen; bertan genero asko landu zituen, natura hila, erretratua eta historiaren pintura. Baina bereziki, margolan erlijiosoak egiteko mandatuak jasotzen zituen; askotan hainbat ordre erlijiosoek eskatzen zioten pinturak egiteko, beren komentu eta monasterioetarako.
Gurutziltzaketaren gaia izan zen gehien irudikatu zuenetako bat, Elizaren salbazio mezu gorena baita. Batzuetan, mandatu horien zati bezala burutu zituen; bestetan, nobleziako pertsonaien eskaera partikularrei erantzuteko egiten zituen.
Margolan hau, zehazki, mandatu pribatu bat dela dirudi; izan ere, mihisearen ezker-behealdean emailearen erretratua ikus daiteke. Soinean daramatzan jantzi soil eta zorrotzak, garai hartako elite laikoaren modari jarraituz, adierazten digu ez zuela loturarik Elizako hierarkiarekin. Zurbaránek egin zituen erretratu gutxietako bat da.
Konposizioaren erdialdean Kristoren gorputza nabarmentzen da. Artistak burututako anatomia azterketak doitasun guztiz azaltzen ditu giharrak, proportzioak eta hildako gorputz baten jarrera. Argiak, tenebrismoaren premisei jarraituz, bolumenak nabarmentzen ditu eta itzal sakonak sortarazten ditu. Zurbaránek, modelaketa eta ehunen irudikapena egiteko zuen trebetasunari etekina ateraz, irudi anbiguo bat sortu zuen eta, horrela, ikuslea pentsatzera gonbidatzen du: gorputz hau kapela bateko eskultura izan zitekeela. Bacon-ek bereziki obra horien konposizioa miresten zuen.
Gurutziltzaketaren alderdi nagusienetako bat Kristoren irudia jasoa dagoela da. Horrela, kokaleku nabarmena eta isolatua du, eta horrek aukera gehiago eskaintzen ditu, ikuspegi formal batetik, figura guztiak maila berean kokatzean baino. Nire ustez, maila diferentzia hori oso garrantzitsua da. [One of the things about the Crucifixion is the very fact that the central figure of Christ is raised into a very pronounced and isolated position, which gives it, from a formal point of view, greater possibilities than having all of the different figures placed on the same level. The alteration of level is, from my point of view, very important.]