Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Francis Bacon: Ohean dauden giza irudietarako hiru estudio (Three Studies of Figures on Beds), 1972
Diego Velázquez: El Primo bufoia, 1644
Iruzkinak
Francis Bacon: Giza gorputzaren estudioak (Studies from the Human Body), 1975
- Izenburua:
- Francis Bacon: Giza gorputzaren estudioak (Studies from the Human Body), 1975
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Giza harremanak | Eragin artistikoa | Geometria | Konposizioa | Mugimendua | Proportzioa | Biluzia
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura | Pastela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis
Giza-gorputza protagonista da oraingoan ere. Obra honetan, Francis Bacon-ek bi gorputz irudikatu zituen. Atzealdean etzanda dagoena, gizonezko gorputza da, erlaxatua agertzen da sexu jarduera baten ondoren. Eskuinaldeko figura, bestalde, emakumezko gorputza izan liteke, bularren muturreko garapenari jarraituz. Alabaina, bere aurpegiko ezaugarriengatik George Dyer-en profil baten argazkia dirudi, Baconen maitalea izan zena 1971n bere buruaz beste egin zuen arte.
Baconek era askotan irudikatzen zituen giza-gorputza eta haren ezaugarriak, bereziki 1970eko hamarkadatik aurrera. Bi irudi hauek adibide txikiak baino ez dira. Garai horretan, hainbat posizioetan jartzen zituen gorputzak: eserita, etzanda, belauniko, makurtuta, luzatzen edota uzkurtzen. Batzuetan, figura bakar batean keinu ezberdinen tentsioa biltzen zuen hainbat gorputz-ataletan, eskuinaldeko gorputzean ikus dezakegun bezala: ez dakigu ibiltzen doan ala geldi dagoen, hanka bat tolestuta duen edota orekan jasota duen.
Baconek tentsio hori lortzeko gorputz-atalak desitxuratzen eta distortsionatzen zituen. Baliabide hori geroz eta gehiago erabiltzen hasi zen urte horietan: ohikoak ziren hanpatutako, handitutako edota uzkurtutako besoak eta hankak, proportzio klasikoetatik urrun daudenak. Horregatik, batzuetan zaila egiten da gorputz-atalak bereiztea. Bihurritutako forma horiek margotzean Baconek Ingres-en odalisken eta Michelangelo-ren gorputz gihartsu eta tenkatuen lekukoa hartu zuen.
Espazioaren irudikapenerako, Baconek ikuspegi geometriko tradizionala erabili zuen: agerikoa da zoruari eta atzealdeko figura eserita dagoen bankuari forma ematen dioten marretan.