Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Pablo Picasso: Konposizioa (Emakumezko irudia hondartzan) [Composition (Figure féminine sur une plage)], 1927
Francis Bacon: Picassoren arabera, ‘Dantza’ (After Picasso, ‘La Danse’), 1933
Iruzkinak
Francis Bacon: Konposizioa (Irudia) [Composition (Figure)], 1933
- Izenburua:
- Francis Bacon: Konposizioa (Irudia) [Composition (Figure)], 1933
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Artelana. Ezaugarriak | Kolorea | Sinbologia | Herri-kultura | Espainia | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Existentzialismoa | Margo metafisikoa | Surrealismoa
- Teknikak:
- Pastela | Tinta
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Picasso, Pablo
Artelan honek zuzeneko erreferentzia egiten die erakusketa honetan agertzen diren Picasso-ren antzeko margolan batzuei. Bacon-ek Malagako pintoreak erabilitako elementuak eta konposizioa baliatu zituen, beste emaitza bat lortzeko baina.
Gorputza jada ez da eskultura itxurako bolumenen bitartez adierazten, kolore lauen bitartez baizik. Eskuinaldean agertzen den bainu-etxola kolore iluneko bloke bat besterik ez da. Argiak jada ez du Picassoren kutsu errealista erakusten, hau da, ez du udako itsasoaren eta zeruaren urdinen zantzurik. Argia irudikatzeko baliatutako koloreak bakardadearekin, etsipenarekin eta saminarekin lotu genitzake, Baconen lan guztian agertzen diren sentimenduekin. Arreak, sienak eta horiak erabili zituen artistak, eta kolore horietatik ilunabar itxurako itzalak margotu zituen. Pintura metafisikoa gogorarazten dute tonu horiek, Surrealismoa edo Picasso bera baino.
Obra honetako irudi nagusiak munstro itxura dauka: handitutako gorputz-atal itxuragabeak ditu eta geldiezin mugitzen ari da. Eta, hala ere, ez da beldurgarria edo mehatxagarria. Munstroa, giza munstroa da, barruko beldurren menpe dagoena eta, antza, bere burutik ihes egin nahian dagoena. Artistaren existentzialismo zorrotzaren adierazpenik goiztiarrenetariko bat da artelan hau.