Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Chaïm Soutine: Emakumea soineko urdinarekin (Femme à la robe bleue), 1924
Francis Bacon: Kaleko eszena (urrutian kotxe bat) [‘Street Scene (with Car in Distance)’], 1984
Iruzkinak
Alberto Giacometti: Gizon baten bustoa marko batean (Buste d’homme dans un cadre), 1946 inguru
- Izenburua:
- Alberto Giacometti: Gizon baten bustoa marko batean (Buste d’homme dans un cadre), 1946 inguru
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Forma | Kolorea | Lerroa | Sinbologia | Gizarte-kronika | Gerra | Europa | Emozioa | Bakardadea | Beldurra
- Mugimendu artistikoak:
- Existentzialismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Giacometti, Alberto
Gizon batek aurrez begiratzen gaitu. Gizon liraina da, baina ez da dotorea. Oso argal dago, goseak eta oinazeak higatu izan balute bezala. XX. mende erdialdeko gizon europar nahasiaren begirada galdu eta eroa du; bi mundu gerra bizi izan dituen gizon hori, ihes egin edo babestu behar izan zuena, bere anaia edo bizilagunen aurka jaurtiki zutena, berau zer krudela izateraino jakitera heldu zen hori. Aurrez begiratzen duen gizona da, nora edo nori jakin gabe; eta aurrera jarraitzen du, esperientziak irakatsi baitio zalantzari uko egiten. Horrela erretratatu zuen Giacometti-k.
Koadro honetan existentzialismoa antzeman daiteke. Aurpegiak du bereizgarririk: ez da erretratu bat. Gizaki anonimoa da, gure hiriko kaleetan aurki genezaken edozein pertsona, leku jakin batean egon gabe: Giacomettik ez zuen espazioari erreferentzia egingo liokeen inolako elementurik irudikatu nahi izan. Pertsonaia pintzelkada azkarren bitartez eginiko atzealde neutro batean kokatu zuen. Eta, artegatasun sentsazioa areagotzeko, marko batean sartu zuen, koadroaren hegalekiko paraleloan dauden lau marren artean giltzapetu zuen.
Ezaugarri horietako asko Bacon-en garai bertsuko artelanetan ere azaltzen dira. Baconek Giacometti miresten zuen eta elkar ezagutu zuten. Baconek ere identifikatu gabeko pertsonaiak irudikatzen zituen, nahasmen espresioekin, espazio zehaztugabeko atzealdeetan. Eta sarritan marra zuzenen artean kokatu zituen, “kaiola” batean.
Baconi ez zitzaion Giacomettiren eskultura interesatzen; alabaina, honen margolanak eta marrazkiak izugarri liluratzen zuten. Izan ere, “gure garaiko marrazkilari onena” deitzen zion.