Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Francis Bacon: Kaleko eszena (urrutian kotxe bat) [‘Street Scene (with Car in Distance)’], 1984
Francis Bacon: Triptikoa (Triptych), 1987
Iruzkinak
Francis Bacon: Gilbert de Bottonen erretraturako estudioa (Study for Portrait of Gilbert de Botton), 1986
- Izenburua:
- Francis Bacon: Gilbert de Bottonen erretraturako estudioa (Study for Portrait of Gilbert de Botton), 1986
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Giza gorputza | Eragin artistikoa | Simetria | Bolumena | Konposizioa | Lerroa | Erretratua eta autorretratua | Espainia | Gilbert de Botton | Psikologia | Emozioa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis
1980ko hamarkadan, Gilbert de Botton arte garaikideko bildumagile eta mezenas garrantzitsua zen. Elite ekonomikoekin lotura zuen finantza-kudeatzailea izan zen, eta Francis Bacon-ek eta Lucien Freud-ek erretratatu zuten pertsonaia bakarra izan zen.
Erretratu honetan, Baconek berriz ere ispilua konposizioaren elementu nagusi bihurtu zuen eta horrekin jolastu. Ezkerraldean ispilua mugatzen duten marrek itxura anbiguoa ematen diote lanari, eta bolumen poliedrikoa ote den zalantzan jartzera eramaten gaitu.
Ispiluak, berriz ere, islatutako gorputza erretratuko protagonista bilakatzen du. Benetako gorputza, berriz, albo batera gelditzen da koadroren eskuinaldean. Baconek mihisea enkoadraketa zinematografikoa baten moduan egituratu zuen, eta pertsonaia erdia kanpoan utzi zuen. Hartara, erretratatua ezagutzeko iturri fidelena bere isla da. Hausnarketa berri bat proposatu nahi zigun: identitate eraikuntza begiradaren bitartez egitea, alegia.
Baconen lanetan ohikoa zen bezala, argazkiak erabili zituen erretratua egiteko. Horietako bat Madrilgo Weizmann Institutuan ateratakoa zen, Gilbert de Bottonek hitzaldi bat ematen zuen bitartean. Bestea, azken ikerketek diotenez, zezentokira irteteko prest dagoen torero batena da, Robert Daley-ren The Swords of Spain liburuan agertzen zena.