Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Francis Bacon: Autorretraturako estudioa (Study for Self-Portrait), 1976
Francis Bacon: Giza gorputzaren estudioak (Studies from the Human Body), 1975
Iruzkinak
Francis Bacon: Ohean dauden giza irudietarako hiru estudio (Three Studies of Figures on Beds), 1972
- Izenburua:
- Francis Bacon: Ohean dauden giza irudietarako hiru estudio (Three Studies of Figures on Beds), 1972
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Argia | Forma | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Sinbologia | Biluzia
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura | Pastela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis
Triptiko honetan, Francis Bacon-ek berriz ere biluzia landu zuen. Hiru panel dira, eta hiruretan honako osagai hauek ikus ditzakegu: eszenatokia, ohea, giza-gorputza, lanpara... Hala ere, ohe bakoitzak kokaera bat du. Gainera, erdiko paneleko ohea euskarri urdin baten gainean agertzen da. Lanpara ere aldatu egiten da: estalkia erdiko panelekoak du soilik.
Alabaina, giza-gorputzean ezberdintasun nabarmenak antzeman daitezke. Baconek oso gogoko zuen giza-gorputza irudikatzea. Ezkerraldeko panelean, figura bat dago ahoz gora, burua koadroaren behealdera duela. Imajina hau behin eta berriro ikus daiteke artistaren ibilbidean. Izan ere, erakusketa honetan beste adibide batzuk topa ditzakegu. Biluzi honen antzekoak egon badauden arren, ez dakigu iturririk izan ote zuen horiek egiteko.
Hala ere, badaude erdiko paneleko biluziaren iturriak. Lotuta dauden bi gorputz dirudite. Historialariek zehaztu dute XX. mende hasierako argazki batean oinarrituta dagoela, bi borrokalari aurkezten zituena. Eadweard Muybridge-n argazki bat da, bere argazkietan mugimendua harrapatzen saiatzen zena eta, horregatik, arte zinematografikoaren aitzindaritzat jotzen dena. Bacon berak aitortu zuen eragin hau.
Askotan Muybridgen borrokalarietatik hartu ditut. Eta horietako batzuk, mikroskopio pean ikusi ezean, besarkada sexual batean daudela dirudi. Egiatan, askotan erabili ditut borrokalariak bakarkako irudiak margotzeko, iruditzen baitzait bi figurek elkarrekin sendotasuna dutela eta bakarkako figuren argazkiak ez dituzten ñabardurak transmititzen dituztela. [ These have very often been taken from the Muybridge wrestlers, some of which appear, unless you look at them under a microscope, to be in some form of sexual embrace. Actually, I've often used the wrestlers in painting single figures, because I find that the two figures together have a thickness that gives overtone to which the photographs of single figures don't have.].
Biluzi gehienek Baconek miresten zituen artisten eraginak azaltzen dituzte, zuzenekoak zein zeharkakoak. Proportzio handi eta irmoek Michelangelo gogorarazten dute; bere gorputz atalen ez-ohiko tortsioak, Ingres; inguratzen dituen atmosfera iheskorrak, Velázquez.