Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Alberto Giacometti: Gizon baten bustoa marko batean (Buste d’homme dans un cadre), 1946 inguru
Francis Bacon: Gilbert de Bottonen erretraturako estudioa (Study for Portrait of Gilbert de Botton), 1986
Iruzkinak
Francis Bacon: Kaleko eszena (urrutian kotxe bat) [‘Street Scene (with Car in Distance)’], 1984
- Izenburua:
- Francis Bacon: Kaleko eszena (urrutian kotxe bat) [‘Street Scene (with Car in Distance)’], 1984
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Mugimendua | Perspektiba | Hiri-eszenak | Emozioa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Aerosol | Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis
Ohiko gaia ez izan arren, Francis Bacon-ek hiri-paisaiak ere irudikatu zituen, obra honetan ikus dezakeguna bezalakoak. Osagai sinple eta gutxi batzuekin gai zen ezinegona eta larritasuna irudikatzeko.
Konposizioa oinarrizkoa da. Artistak errepide bateko bidea irudikatu zuen, koadroaren ezkerreko beheko izkinan hasi eta goiko eskuinaldeko izkinan bukatzen dena. Ikuspegi geometrikoa erabiliz, sakonera eta abiadura sentsazioa jaso zituen. Alabaina, errepide horretan dabilen autoa mihisearen eskuinaldean dago, gure bistatik desagertzear; horrek giro deserosoa sortarazten du, eta ea ihesik dabilen pentsatzera .
Emozioa pizten duen funtsezko beste elementua kolorea da. Errepide grisa, errealista, isolatua geratzen da atzealde gorri batean. Tonu planoa da, espaziorik deskribatzen ez duena. Badirudi hutsunea irudikatzen duela. Kolore honekin berarekin egin dira bidean zehar zabaltzen diren pintzelkada lodiak; odol arrastoak direla pentsa genezake, istripu batekoak.
Paisaia irudikatzeko goratutako ikuspuntuaz baliatu zen Bacon; ez zen ohikoa ikuspuntu hori erabiltzea. Horregatik, historialarien aburuz, ziur asko beste irudi bat izango zuen oinarri. Azkenean lortu zuten iturria identifikatzea: “Londres krisialdian” artikuluarekin batera zetorren argazki bat zen, 1980an Illustrated London News aldizkarian argitaratu zena.