Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Robert Irwin — Gris argi berde arrosa eta more koloreko diskoa
Larry Bell — Titulurik gabea (Horma bertikalak)
Iruzkinak
Giuseppe Irwin-i buruz hizketan
- Izenburua:
- Giuseppe Irwin-i buruz hizketan
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Giuseppe Panza di Biumo
- Aipatutako artistak:
- Irwin, Robert
“Robert Irwin-en obran, pertzepzioaren mugak ezartzeko, pertzepzioa zer den ulertzeko saioa antzematen dut. Pertzepzioek oroimenarekin, gure nortasunarekin, iritziak ematean parte hartzen dugun moduarekin duten lotura. Errealitatea den bezalaxe ikusten dugula uste dugu, baina errealitatea dela uste duguna ikusten dugu. Irwinen obra guztian hauxe geratzen da agerian: gure ezagutza gure oroimenarekin lotua dagoen zerbait dela nagusiki, aurrez sortutako gure iritziarekin. Dagoeneko ezagutzen duguna epaitzen, ezagutzen eta esperimentatzen dugu. Esperientziak nekez eskaintzen digu informazio berririk. Soilik gure arrazoiak berria den zerbait imajinatzen badu, lortuko dugu desberdina den zerbait esperimentatzea”.