Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Richard Nonas [artearen eta antropologiaren inguruan]
Carl Andre [10 x 10 Altstadt kobrezko karratua obraren inguruan]
Iruzkinak
Carl Andre — 10 x 10 Altstadt kobrezko karratua
- Izenburua:
- Carl Andre — 10 x 10 Altstadt kobrezko karratua
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Materiala | Materialtasuna | Marxismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Andre, Carl
Obra honen bidez, Carl Andre artista iparramerikarrak aukera paregabea eskaintzen dizu: bere gainean ibil zaitezke. Andrek eskulturan tradizioz antropomorfikoak diren elementu bertikal guztiak ezabatu ditu, eta horren emaitza zoruaren gainean dagoen pieza hau da. Andrek baxua eta laua den obra bat sortu du. Itxura denez, laku batetik kanoan zihoala bururatu zitzaion ideia hau; izan ere, obra honek lakuaren gainazal laua gogora ekartzen digu nolabait ere.
Karratu handi hau kobrezko ehun karratu txikiagoz osatua dago. Ez daude zoruan finkatuak ez eta elkarri lotuak ere. Beren pisuaz bakarrik ainguratuak daude eta gainetik ibili ahala zertxobait mugitzen edo lekualdatzen ari direla antzemango duzu, baina ez nizuke hori egitera animatu nahi. Kobrea oinen azpian sentitzearen helburua obraren propietateak —kobrearen egindura eta masa— sakonetik ezagutzeko aukera ematea da, begiratuz bakarrik antzeman ezin daitekeena. Andreren helburua aukeratutako materialaren benetako izaera ezagutzera ematea da.
Andrek existitzen diren formak erabiltzen ditu, ez ditu ebakitzen eskultore tradizional batek egingo lukeen moduan, jadanik ebakiak aurkitzen baititu. Forma bakoitzak —kasu honetan kobrezko karratuek— zeregin bera betetzen dute obran; beraz, ez dago hierarkiarik. Hori ikuspegi politikotik interpreta daiteke, Andre marxista baita, eta alderdi hori agerian geratzen da lanerako uniforme gisa aukeratu duen mono urdinean. Gainera, Andre igeltseroen eta errementarien familia batekoa da eta harrobiz eta ontziolaz inguratutako herri batean hazi zen. Beharbada horregatik erakartzen dute hainbeste masa-produkzioko material industrialek.