Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Sol Lewitt — Horma-irudia 3. zk.
Joel Shapiro — Titulurik gabea (aulkia)
Iruzkinak
Lewitt arte kontzeptualaz hizketan
- Izenburua:
- Lewitt arte kontzeptualaz hizketan
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Espiritualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Aipatutako artistak:
- LeWitt, Sol
Arte kontzeptualari buruzko esaldiak, Sol Lewitt-en ahotik.
1. Artista kontzeptualak arrazionalistak baino gehiago, mistikoak dira. Logika iritsi ezin den ondorioetara iristen dira.
2. Arrazoizko iritziek arrazoizko iritziak errepikatzen dituzte.
3. Logikarik ez duten iritziek esperientzia berrietara eramaten gaituzte.
4. Arte formala funtsean arrazionala da.
5. Pentsamendu irrazionalei erabat eta logikoki jarraitu behar zaie.
6. Artistak iritziz aldatzen badu obraren burutzapenaren erdian, onartu egiten du eta emaitzak aurreko emaitzak errepikatzen ditu.
7. Artistaren borondateak ez du prozesuak duen garrantzia, prozesua ideian hasi eta behaketaraino iristen baita. Bere nahitako izaera egoa izan daiteke besterik gabe...