Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Lewitt arte kontzeptualaz hizketan
Hamish Fulton — Titulurik gabea (Islandia)
Iruzkinak
Joel Shapiro — Titulurik gabea (aulkia)
- Izenburua:
- Joel Shapiro — Titulurik gabea (aulkia)
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Tamaina | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Post-Minimalismoa
- Artelan motak:
- Artisautza | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Shapiro, Joel
70eko hamarkadaren hasieran Joel Shapiro-k egindako hiru obra txiki hauek Titulurik gabea izenburuarekin deskribatzen dira katalogoan, baina gero, parentesi artean, “Aulkia”, “Mahaia” eta “Hilkutxa” idatzita agertzen da.
Arretaz begiratzen baduzu, obra hauek artisau batek eginak ematen dutela ikusiko duzu. Hemen aurkezten diren artista askok ez bezala, produkzio industrialeko materialak erabiltzen dituztenak alegia, Shapiro nahita itzultzen da tailaren eta eskulturaren metodo tradizionaletara. Indiar azpikontinentean bizi izan zen garai batez eta bertan topatu zituen artisauen obretan inspiratu zen. Beraz, esperientzia hartatik datorkio artisau-ikuspegi hau.
Izan ere, obra hauek postminimalismoaren adibideak dira, alegoria eskulturara itzultzen saiatzen diren obrak izanik. Ez dira irudi geometriko soilak; pieza hauek gainjarritako esanahiak dituzte eta narratiba bat iradokitzen dute baita ere.
Nolabait ere, hiru obra hauek forma arketipikoak, oinarrizkoak dira, aulki guztiak, hilkutxa guztiak, mahai guztiak irudikatzen dituzten obrak dira. Giza eskalakoak ez diren obrak dira. Baina guztiek inplikatu edo exijitzen dute giza gorputza zentzua hartzeko: aulkian edo mahaiaren inguruan esertzeko, edota hilkutxan etzateko irudi bat.
Azken finean, oso tamaina txikikoak izan arren, eskultura hauek presentzia nabarmena dute galeriako espazioaren barruan. Bereziki eskala handiko eskultura publikoarekin kontrastatzen duen modua harrigarria da. Eta objektu txiki hauek obra monumental batek egingo lukeen modua ohartarazten digu espazioaz.