Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Richard Nonas — Muga-gizona
Carl Andre — 10 x 10 Altstadt kobrezko karratua
Iruzkinak
Richard Nonas [artearen eta antropologiaren inguruan]
- Izenburua:
- Richard Nonas [artearen eta antropologiaren inguruan]
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Antropologia | Gizakia | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Nonas, Richard
“Eskultura batzuek mundua aldatzen dute, zuzenean eta berehala. Eskultura batzuek bat batean egiten dute beste artelan batzuek iradoki, deskribatu edo irudikatu besterik egiten ez dutena. Eskultura batzuek mundua aldatzen dute, bere gainean zuzenean ebakitzean. Eskultura batzuk barruan zizelatutako aldaketaren adierazpen erreala dira, gainazala, modu harrigarrienean eta ikusgarrienean gertatzen deneko leku fisikoa, urratuz.
Horixe dira, hain zuzen, Hego Amerikako Nazkako Lerroak, Karnak-eko Lerrokadura megalitikoak, Iparraldeko Europako menhirren zirkulu ugariak, bikingoen hilobiak, Egiptoko eta Mesopotamiako obeliskoak, Erdi Amerikako zutabe handiak, mugarri eskimalak eta beste herrialde batzuetakoak, bidexka sakratuak eta zirkuitu erritualak, Australiako Ametsen Lerroak, Tibeteko otoitz-banderen ilara luzeak. Eta horixe dira eta horixe egiten dute, hain zuzen, gaur egungo eskultura onenetako batzuek. Guztiak lerro errealak dira. Guztiak ebaki literalak dira, bertikalak edo horizontalak. Guztiak marka zuzenak dira, sinpleak eta bat-batekoak, errealitate kultural eta natural konplexuari buruz gizakiak dituen pentsamenduak eta grinak eraginak”.