Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
James Turrell [argiaren inguruan]
Robert Morris eskalari buruz hizketan
Iruzkinak
Jene Highstein — Giza mailako beltza
- Izenburua:
- Jene Highstein — Giza mailako beltza
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Tamaina
- Aipatutako artistak:
- Highstein, Jene
Jene Highstein, obra hau egin duen artista, aurreko lan batean erabili zituen industriako tutuen bihurduretan inspiratu zen. Gerora, bere arte-produkzioan forma biribilduak erabiliko zituen. Giza mailako beltza Highsteinek 1970ko hamarkadan sortu zuen gisa honetako formen serie bateko lehena da eta bertan nabarmena da autoreak bihurdurengatik beti sentitu duen lilura. Artistak berak azaltzen duen bezala:
“Edozein kubori begiratzean eta kuboa dela antzematean, norberak badaki beste aldea nolakoa izango den. Forma bihurri bati begiratzean, ez dakigu ziur beste aldea nolakoa izango den”.
Bi metroko altuera eta 16 metroko diametroa dituen obra honen inguruan ibili ahala, angelu batetik ikusita eliptikoa dela dirudi, obraren perimetroa biribila dela dirudien arren.
Bada hemen beste trikimailu txiki bat. Hain zurrun eta monumentala dirudien bloke honen barnealdea hutsik dago. Beira-zuntzezko hezurdura batek (originalean zurezkoa eta oihal metalikozkoa zena) eusten dio zementu beltzezko geruzari. Baina monolitikoa dirudi, mendiska edo antzeko masa geologiko bat. Blokearen gainazal beltzak argia zurrupatzen duela dirudi eta obrari “ezkutuko” indarraren itxura ematen dio, hain zuzen, Highsteinek bere obraren substantziatzat jotzen duena.