Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Dan Flavin — Hesi artifiziala
James Turrell — Gau-pasalekua
Iruzkinak
Brice Marden — La Solanako markesaren aburuz
- Izenburua:
- Brice Marden — La Solanako markesaren aburuz
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Gainazala | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala
- Teknikak:
- Enkaustika
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Marden, Brice
Brice Marden-ek 1979an egin zuen mihise kolorebakar hau hasiera batean inpertsonala eta murrizgarria iruditzen bazaizu ere, arretaz behatuz gero pintzelkaden arrastoetan artistaren esku pertsonala eta subjektiboa ikus ahal izango duzu.
Mardenek sortzen dituen azalerak oso landuak daude. Hiru panel hauetan enkaustika izeneko teknika erabili zuen. Teknika horretan pintatzeko olio-pintura eta erle-argizaria nahasten dira, trementinarekin mehetuta. Nahasketa hori pintzelaz eman behar da oraindik beroa dagoen bitartean. Prozesu hau behin eta berriz errepikatzen du artistak pintura geruza lodi bat sortu artean. Ondoren azalera hori lantzen du, lisatuz eta harraskatuz espatula fin batez.
Obra honen tituluak, La Solanako markesaren aburuz alegia, Francisco de Goya pintoreak egindako erretratu bati erreferentzia egiten dio. Izan ere, pintore horrek, aintzinako eskolako beste batzuekin batera, eragin handia izan zuen Mardenen lanean. Goyaren koadro zehatz hori Louvren ikusi zuen 1960ko hamarkadan Parisen bizi zenean eta panelotan ikus ditzakezun koloreak Goyaren erretratuan ikus daitezkeen koloreen “distilazioak” omen dira.
Artista honen pinturak toki zehatz bateko argi eta koloreetan oinarritu ohi direnez, obra honek Mardenek Parisen zuen estudioko giroaren eragina izan dezake. Egia esan, Parisen ikus ohi daitekeen argitasuna hiru panelen artean kolore argi hila duen horretan islatzen dela esan dezalegu.