L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Esparruetan
Hans Bellmer, Max Ernst Milleseko esparruan (Max Ernst au camp des Milles), 1939
Iruzkinak
Wols [Alfred Otto Wolfgang Schulze], Esparruko taberna txikia (Le Petit Bar du camp), 1940
- Izenburua:
- Wols [Alfred Otto Wolfgang Schulze], Esparruko taberna txikia (Le Petit Bar du camp), 1940
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Bigarren Mundu Gerra | Alemania | Frantzia | Paris | Sentimenduak | Kontzentrazio-esparrua
- Mugimendu artistikoak:
- Tatxismoa
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Inprimaketa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Wols,
Akuarela hau Alfred Otto Wolfgang Schulze artista alemaniarrak egin zuen. Wols goitizenez ezaguna zen. Gizon baten soin biluziak zaldi-burua du honetan. Botila batetik tragoxkak hartzen ditu. Irudiaren inguruan botila gehiago daude, ardo-kopak, pospolo erraldoi bat, arrain bat, margolari baten paleta, foku islagailu bat eta kartzela moduko eraikin bat. Irudiak preso hartua izan den gizon baten pentsamenduak irudikatzen ditu. Harrapatua dago historiako garairik ilunenetako batean. Hemen, Wolsek bere baitako inkontzientea plazaratzen du; baita biziarazi dioten ingurunea ere.
Wols Parisen bizi zen 1930ko hamarkadako hasieratik. Alabaina, hiritar alemana zenez, gerraren hasieran preso hartu eta Frantziako esparruetako batera eraman zuten. Kopa eta botilen ilarak, eta amets-irudi surrealistak esparruko bizimodu arraro eta etsigarriaren adierazle dira. Bertan zegoela, ezer gutxi egin zezakeen, esparruko tabernan edatea ez bazen. Wolsek esan zuen nahiago zuela arrainen konpainia gizakiena baino. Horren adierazle da arrainaren irudia. Ezin zen orduan jendeaz fidatzen.
Esparrutik ihes egitea lortu zuen eta Marseilla ondoko Cassis herrian ezkutatu zen. Wolsek artelanak sortzen jarraitu zuen, irarlanak eta pinturak akuarelan egiten. Teknika bat asmatu zuen, geroago “tatxismo” izenez ezagun egin zena. Kolore orbanak (“tache” frantsesez) egiten zituen paperean edo mihisean.