L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Joseph Steib-en Ametsen aretoa
Frantziako tradizioaren margolari gazteak eta erreferentziazko maisuak
Iruzkinak
Joseph Steib, Konkistatzailea (Le Conquérant), 1942
- Izenburua:
- Joseph Steib, Konkistatzailea (Le Conquérant), 1942
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Steib, Joseph
Adolf Hitler-i buruzko irudi barregarri honetan, Fuhrer-a deabruaren pertsonifikazioa da. Hala irudikatu zuen Joseph Steib-ek. Hainbat irudi uztartu zituen Hitlerren eta bere erregimenaren karikatura basatia sortzeko. Bere begitartea animalien zatiez dago osatua, eta, horrela, diktadorea basapiztia huts bihurtzen du. Bere aurpegiaren beheko zatia txerri baten irudiarekin dago osatua. Bere ahotik ateratzen diren hitzak txerri batek esanak dira. Bere kapelaren azpitik txoriak hegan ateratzen ari dira. Eta biseran bi iruditxo ageri dira, nazien agurra egiten. Hitlerren belarriari likido arraro bat dario. Artista baten paleta du eskuetan, alegia, diktadoreak artista modura izandako porrotaren adierazle, 1907an arte-eskolan sartzea ukatu baitzioten. Mein Kampf liburuan idatzi zuen Hitlerrek egun hartan ezusteko kolpea hartu zuela. Askoren esanetan, egun hura guztiaren hasiera izan zen, hau da, antisemitismoaren eta eromen politikoaren zurrunbiloan erortzearen hasiera. Steibek Hitlerren hatzen ordez pintzelak jarri ditu, eta testuak alemanez idatziak daude. Horietako batean, “Eigennutz” idatzi du, alegia, “norberaren interesa”; beste batean, aldiz, “Sieg Heil”, hau da, nazien “garaipen-agurra”, nazien propagandaren hutsalkeriari irri egiteko. Hitlerrek ere pintzel bat du gorbatatzat. Fuhrerrek bere besoan duen esbastika bi sugez dago osatua. Kapa bat darama jantzia, eta urrezko aingeruaren bi hegal, bere beroki militarrari itsatsitako motxila bat bailiran. Alderdi guztietatik, margolanak Hitlerri eta nazien erregimenari barre egiten die.