L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Jean Fautrier, Bahitutakoaren burua (Tête d’otage), 1942–44
Henri Matisse, Eseritako dantzaria (Danseuse assise), 1942ko iraila
Iruzkinak
Estutasunaren ondoren
- Izenburua:
- Estutasunaren ondoren
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Estetika | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Bigarren Mundu Gerra | Arno Breker | Sentimenduak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Degenerate art
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Georges Braque margolariak esan zuenez, “artista batek ezin du bere garaitik ihes egin”. Askapenaren ondotik, artistek adierazpen-modu berriak aurkitu behar izan zituzten. Porrota jaso zuten eta urteak eman zituzten okupazio zapaltzailearen pean. Momentu horretan, jendeak bizi izandakoa ahaztu nahi zuen. Abstrakzioa gero eta herrikoiago bihurtu zen. Erregimen totalitarioek arte galdutzat jo izanak are erakargarriago egiten zuen artista gazteentzat. Erabateko askatasuna nahi zuten beren burua adierazteko, nahi zuten eran. Ez zuten arauen mende egon nahi. Materia —gorputza bereziki— funtsezko bilakatu zen gerraondoko estetikaren baitan. Hala ere, gorputz ezin hobearen eta eraginkorraren eredua ez zen desiragarria. Jendea nekatuta zegoen perfekzioa goratzen zuten irudiekin, nazien kutunak ziren Arno Breker-en eta Leni Riefensthal-en lanetan laudatzen zen arte-mota horrekin. Bizi izan zuten eskasiaren ondorioz, artistek gorputza bere inperfekzio guztiekin erakutsi nahi zuten. Urtetan gosea eta larrialdiak pairatu ondoren, material birziklatua erabiltzen hasi ziren beren sinesgaiztasuna agertzeko, ez baitzuten gehiago sinesten ez amaiera zoriontsuetan ez istorio sinpleetan. Artistek ez zuten itxuraldatu nahi bizitza zein itsusia izan daitekeen.