L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Pierre Bonnard, Bainuontzian biluzik (Nu dans le bain), 1936–38
Pablo Picasso, Natura hila pitxerrarekin eta burezurrarekin (Nature morte au Pot et au Crâne), 1943ko abuztuaren 15a
Iruzkinak
Picasso bere estudioan
- Izenburua:
- Picasso bere estudioan
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Materiala | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Zentsura | Alemania | Frantzia | Paris | Arno Breker
- Mugimendu artistikoak:
- Degenerate art
- Aipatutako artistak:
- de Vlaminck, Maurice | Picasso, Pablo
Alemanek Frantzia inbaditu baino aste batzuk lehenago, Pablo Picasso-k herritartasun frantsesa eskatu zuen. Bere eskaera, ordea, atzera bota zuten. Errepublikar sutsua zenez, ezinezkoa zuen Espainiara bizitzera itzultzea. Gernika bere margolana faxismoaren aurkako erresistentziaren ikur bihurtu zen. Estatu Batuetara joateko aukera izan bazuen ere, Picassok ezetz esan eta nahiago izan zuen Frantzian bizitzen jarraitzea. 1941ean, kostalde Atlantikoko Royan herri arrantzalean zuen alokairuzko etxea utzi eta erabaki arriskutsua hartu zuen: Paris okupatura itzultzea. Hiria beldurrak eta klaustrofobiak hartuta zegoen, baina Picasso oso pozik zegoen berriro bere estudioan egoteaz, des Grands-Augustins karrikan. Bertan margotu zuen Gernika. Nazien ustez Picasso atzerriko arte galduaren kide nagusienetakoa zen. Hainbat alditan, Gestapok itaunketa egin zion, baina artistak nazioartean zuen ospeari esker, ezin izan zuten auzipetu. Alabaina, urte horietan Picasso munduko agertokitik desagertu zen. Publizitatea ukatu zioten eta bere lanak erakustea galarazi zuten. Artista batzuk naziei laguntzeko prest zeuden bitartean, Picasso ez, inondik inora. Ezetz esan zion janari gehiago lortzeko eskaintzari; baita Alemaniara bidaian joateari ere. 1941ean, Maurice de Vlaminck pintoreak, beste artista batzuekin batera, bira polemikoa egin zuen nazien Alemaniara. Antolatzailea Arno Breker zen. Frantziara itzuli zenean, Picassoren kontra gogorki mintzatu zen jendaurrean. Honela idatzi zuen:
Katalan halakoa... pinturatik urrun dago, pederastia maitasunetik bezain urrun... Frantziako pintura, arrastaka, galbide zorigaiztokoenera eraman du.
Picassok hari emandako erantzuna indarberriturik lan egitea izan zen. Materialekin inprobisatu egiten zuen, eskura zuen edozer erabiliz. Birziklatu, margotu, zizelatu eta idatzi egiten zuen. Picasso beti zegoen zerbait sortzen edo asmatzen. Bere esaerari jarraiki bizi zen, alegia, sortzea eustea dela.