L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Pablo Picasso, Natura hila pitxerrarekin eta burezurrarekin (Nature morte au Pot et au Crâne), 1943ko abuztuaren 15a
Jeanne Bucher arte-galeria
Iruzkinak
Pablo Picasso, Marie-Thérèse Walter-en erretratua, ukondoa bermatuta (Portrait de Marie-Thérèse Walter accoudée), 1939ko urtarrilaren 7a
- Izenburua:
- Pablo Picasso, Marie-Thérèse Walter-en erretratua, ukondoa bermatuta (Portrait de Marie-Thérèse Walter accoudée), 1939ko urtarrilaren 7a
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Paris | Dora Maar | Marie-Thérèse Walter | Sentimenduak
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Picasso-k Parisko kale batean ikusi zuen lehenbiziko aldiz Marie-Thérèse Walter. 1927 zen, eta 17 urteko neskak ez zuen ezta artistaren izena ere ezagutzen. Picassok honela esan zion:
Aurpegi interesgarria duzu. Zure erretratua egitea gustatuko litzaidake. Iruditzen zait gauza zoragarriak egingo ditugula elkarrekin.
Hura harreman berezi baten hasiera izan zen. Bere eraginpean, Picassok bere konposizio argienak egin zituen. Marie-Thérèse bere maitale bihurtu zen, bere musa. Hari egindako lehen irudietan, gaztetasuna, edertasuna eta gorputz sutsua goratzen ziren. Picassok modu alaian eta sentsualean margotzen zuen emakume gaztea, biluzik eta hondartzan. Irudi neurrigabeak ziren, grinaz eta erotismoz beteak.
Dena den, margolan honetan, elkar ezagutu eta 12 urteren buruan egina, Picassok kontenplaziozko giroa helarazten du, nahiko goibela. Marie-Thérèseren begitarte distortsionatua eta angeluarra, begiak zabal-zabalak dituela, antsietatearen isla da. Okupazioaren garaian margotu zuen, Picassok Parisko bere estudioan konfinatuta lan egiten baitzuen. Erretratuak negarrez dagoen emakume nahigabetuaren irudiak aurreratzen ditu, alegia, Dora Maar-enak. Izan ere, hilabete batzuk geroago Picasso emakume hori margotzen hasi zen.