L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Jean Dubuffet, Botere-borondatea (Volonté de puissance), 1946ko urtarrila
Jacques Villeglé, Burdin hariak – Kortsarioen galtzada, Saint-Malo (Fils de fer – Chaussée des Corsaires, Saint-Malo), 1947ko abuztua
Iruzkinak
Poloniako egile ezezaguna, Titulurik gabea, 1927–32
- Izenburua:
- Poloniako egile ezezaguna, Titulurik gabea, 1927–32
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Bigarren Mundu Gerra | Artea eta buruko gaitzak | Gaston Ferdière
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Aipatutako artistak:
- Atlan, Jean-Michel | Delanglade, Frédéric | Dubuffet, Jean | Fautrier, Jean | Michaux, Henri
Irudi hau sortu zuen artista ezezaguna da. Parisko St. Anne ospitale psikiatrikoko pazienteek egindako lanetako bat da, eta 1946an egindako erakusketa batean erakutsi zen. Ospitalean, gaixoen adierazpen artistikoa bultzatzen zuten. Egindako artelanak beti zeuden erakusgai ospitaleko gela komunetan eta bulegoetan. Gainera, erakusketa bat egin zen ospitalean, eta horretara bertako artelanez gain, Rodez klinikako gaixoen artelanak eraman zituzten. Gaston Ferdière doktoreak eroan zituen, azken horretan egiten baitzuen lan. Ferdière figura garrantzitsua zen surrealisten giroan. Artista surrealista asko psikiatria klinikoari buruzko bere eskoletara joaten ziren.
Gerran zehar bizitakoaren ondorioz, pertsona asko konturatu ziren ikusteko modu desberdinak zeudela. Zentzuaren eta eromenaren arteko marra ez zen batere argia. Buruko gaixotasunak zituztenek egindako artelanak beste edozein arte bezain baliokotzat hartzen zen. Berez, zenbait artista, hala nola, Jean Fautrier, Frédéric Delanglade, Henri Michaux, Jean-Michel Atlan eta Jean Dubuffet ospitale psikiatrikoetara bisitan joaten ziren.