L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Joseph Steib, Konkistatzailea (Le Conquérant), 1942
Charles Lapicque, Joana Arc-ekoa Loira zeharkatzen (Jeanne d’Arc traversant la Loire), 1940
Iruzkinak
Frantziako tradizioaren margolari gazteak eta erreferentziazko maisuak
- Izenburua:
- Frantziako tradizioaren margolari gazteak eta erreferentziazko maisuak
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Kolorea | Erakusketak | Frantses tradizioko margolari gazteak | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Zentsura | Frantzia | Paris | Arno Breker | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bazaine, Jean René | Bonnard, Pierre | Fougeron, André | Lapicque, Charles | Maillol, Aristide | Manessier, Alfred | Matisse, Henri | Picasso, Pablo | Rouault, Georges | Villon, Jacques
1941eko maiatzean, hiria nazien okupaziopean zegoela, gehienbat ezezagunak ziren frantses artista gazteen lanak biltzen zituen erakusketa bat egin zen Parisko Braun arte-galerian: Frantziako tradizioaren hogei margolari gazte. Erakusketa hori Jeune France (“Frantzia gaztea”) erakundeak antolatu zuen, hain zuzen, Vichyko gobernuaren eskuetan zegoen erakundeak sustatu zuen. Urtebeteren buruan, erakunde hori desagertu egin zen. Joera modernoak onartzen zituen, adibidez, abstrakzioa. Eta hori bateraezina zen nazien eta Vichyko erregimenek nahi zuten arte ordenatuarekin eta figuratiboarekin, baita Pétain mariskalaren ideologiarekin ere; izan ere, Pétainek “Geroko Frantzian” sinesten zuen, alegia garai bateko ohiturak berreskuratuko zituen Frantzian, horiei esker lortu baitzuen bere aberastasuna eta distira.
Erakusketaren izenburua artista talde batekin lotu zen, horien artean honako hauek zirela: Jacques Villon, Jean René Bazaine, Alfred Manessier, André Fougeron eta Charles Lapicque. Ezagunak egin ziren kolore biziak eta forma abstraktu gogorrak erabiltzen zituztelako. Horietako batzuek beren buruei bleu blanc rouge deitzen zieten, alegia, urdina, zuria eta gorria, Frantziako banderari egindako erreferentzia. Artista gazte horien ustez, beraien lana erresistentzia-modu bat zen nazien okupazioaren kontra. Erdi Aroko tradizio artistikoei atzera begira jarri ziren, baita Poussin eta Chardin artista klasikoen margolanei. Pintore modernoen lanei ere erreparatu zieten, esaterako, Bonnard, Matisse, Picasso eta Rouault. Okupazioan zehar, azken maisu moderno horien lanak ezer gutxi edo batere ez ziren bistarazi erakusketa ofizialetan eta arte-galerietan. Margotzen jarraitu bazuten ere, publikoak ez zuen beren lana ikusi. Matissek ideal artistiko berri eta politizatu hori kritikatu zuen. Eta bereziki kritiko agertu zen Maillol eskultorearekin, jakin zuenean Maillolek bere sostengua eman zuela Hitler-en artista gogokoenak Parisen erakusketa bat egin zezan. Artista hori Arno Breker eskultore neoklasiko alemana zen. Breker, gainera, Maillolen ikasle ohia zen. Gerra amaitu arte ez ziren berriz jarri erakusgai Picassoren, Bonnarden eta Matisseren margolanak.